15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › Gazte Abonoa 2024/25: izen-emateak

Gazte Abonoa 2024/25: izen-emateak

Athletic Clubek 2.237 leku erreserbatzen ditu 14 eta 26 urte bitarteko gazteek prezio murriztuan San Mameseko Herri Harmailan datorren denboraldiko LaLigako partidetan bertaratu hartu ahal izateko.

  • Izen-emateko epea: 2024ko ekainaren 3ko, asteleheneko, 12:00etatik, ekainaren 13ko, osteguneko, 18:00etara bitarte (izena emateko hurrenkerak ez du plaza bat lortzeko aukera gehiagorik ematen).
  • Zozketa (izen-eman dutenak ahalbidetutako 2.237 plazak gainditzen badituzte): 2024ko ekainaren 14an.
  • Gazte Abonoa 2024/25 eskuratzeko oinarri orokorrak.


14 eta 26 urte bitartean badituzu (1998ko maiatzaren 25etik 2010eko abuztuaren 16ra bitartean jaiotakoak, biak barne) eta 2024/25 denboraldian Gazte Abonoa izan nahi baduzu, San Mameseko Herri Harmailan eskuragarri dauden 2.237 plazetako bat nola eskuratu dezakzun azalduko dizugu.

Gazte Abonoa 2024/25 izateak zer barnebiltzen du?

  • Gizonezkoen lehen taldea: LaLiga EA Sports 2024-2025 denboraldian etxean jokatzen diren partidetarako sarbidea. 
  • Emakumezkoen lehen taldea: Liga F-n eta Kopan etxean, bai Lezaman eta bai San Mamesen*, jokatzen diren neurketa guztietarako sarbidea.
  • Bilbao Athletic: Bilbao Athleticeko Lezaman jokatuko dituen Ligako (Primera Federacion mailako) partida guztietarako sarbidea.

* Sarrerak agortu arte. 

San Mameseko gainontzeko neurketak

Gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen gainerako lehiaketetarako (Europa League eta Kopa), Klubak Gazte Abonoaren 2.237 lekuak salgai jarriko ditu.

Sarrera horiek Gazte Abonoa 24/25 diren gazte guztiek, lehentasunarekin, erosteko aukera izango dute. Faseka, eskuragarritasunaren arabera eta honako lehentasun-ordena honi jarraituz:

  • Club Athleticeko kideak diren Gazte Abonoak (inskripzioak ixteko unearen aurretik, ekainaren 13an)
  • Club Athleticeko kideak ez diren Gazte Abonoak
     

Zein da Gazte Abonoaren prezioa?

395 eurokoa.

Zozketetan bete beharreko baldintzak eta lehentasunak

Nahitaezkoa da 1998ko maiatzaren 25etik 2010eko abuztuaren 16ra bitartean jaioa izatea, biak barne.

Club Athletic-eko kide izateak zozketan lehentasuna izango du (inskripzioak ixteko unearen aurretik, ekainaren 13an), beti ere Gazte Abonoa den bitartean Club Athletic-eko kide izaten den bitartean. Club Athleticeko kide izateari uzteak lehentasuna galtzea ekarriko du automatikoki.

Kontuan izateko beste datu batzuk

  • Gazte Abonoa eskuratzen dutenek txartel digital pertsonala eta besterenezina izango dute Athletic Cluben app ofizialaren bidez (abonu horiek Klubari bakarrik laga ahal zaizkio).
     
  • Gazte Abonoarentzako eserlekuak Ipar Beheko Harmailan (Herri Harmailan) daude kokatuta.
     
  • Gazte Abonoak hurrengo denboraldian (2025/26) izena emateko eskubidea galduko du, baldin eta LaLigan gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen partiden bertaratzea (edo Klubari lagatzea) %80a baino gutxiagoa bada. Halaber, ezin izango dute Gazte Abonoa kontratatu 23-24 denboraldian Gazte Abonoa izan eta LaLigako neurketen %80ra baino gutxiago bertaratu direnek, ezta zehapen-espedienterik betetzeko dutenek eta bazkide edo abonatu gisa kanporatuak izan direnek ere.
     
  • Gazte Abonoa eskuratzeko oinarri orokorrak.