Blog › San Mames esperientziak › Europako errugbi finalak San Mamesen

Europako errugbi finalak San Mamesen

San Mameseko errugbi finalen inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu. Adi!

Hasi da atzerako kontaketa San Mameseko Europako errugbi finaletarako. Maiatzaren 12an izango da final handia “Katedralean”, eta horren inguruko informazio guztia eman nahi dizugu.

San Mameseko Europako errugbi finalen inguruko xehetasun guztiak

Orain arte ere oso argi utzi nahi izan dugu San Mames berria ez dela futbol zelai soil bat. Askoz gehiago ere bada!! Nazioarteko ospea izan duten hainbat ekitaldi egin dira San Mamesen dagoeneko, hala nola rock kontzertuak. Hala ere, oraindik ere badaude batzuk egiteke, Eurokopa 2020 lehiaketako E taldearen partidak, esaterako. Baina ez da 2020ra arte itxaron beharrik izango. Aurten, San Mamesen beste kirol hitzordu garrantzitsu bat ikusteko aukera izango dugu, Europako errugbi finalak. Bai, San Mames nazioarteko kirol arloko erreferente dela erakutsi dugu beste behin ere.

San Mames zelaia, Europako errugbi finalen egoitza

Ez zen erraza izan San Mamesen errugbi finalak egiteko aukera geureganatzea. Lehiaketa bidez erabaki zen, eta hautagai ugari zeuden Bilboz gain, horien arten errugbia kirol nagusitzat duten hiriak.
“Hautagaitza bikainak izan ditugu, eta horrek aitortzen du ezarritako prozeduraren gardentasuna eta zehaztasuna. Bilboko estadioa oso modernoa da eta ekonomia eta eraginkortasun berme onak ditu. Hori horrela izanik, zaleek esperientzia ederra biziko dute errugbiaren inguruan, eremu berri batean”. Vincent Gaillard, nazioarteko organismoko zuzendari nagusia.
Bizkaiko hiriburua Cardiff eta Newcastle hiriei gailendu zitzaien. Azken hori izango da 2019ko denboraldiko finalak antolatuko dituena.
Oso pozgarria da errugbi ona beste eremuetako zaleengana gerturatzea. Bilbo leku ederra da eta berritasun ukitu bat emango die gure txapelketei. Gainera, gure kirola beste leku batzuetara zabaltzeko aukera da”. Simon Halliday, EPCRko presidentea.

Datak eta sarreren erosketa

Maiatzaren 11n izango da Challenge Cup; aldiz, hurrengo egunean, maiatzaren 12an, Champions Cup delakoa izango da. Sarrerak pasa den urtean jarri ziren salgai eta erritmo onean doaz. Sarreren prezioa 20 eta 95 euro artekoa da, lekuen arabera. Datu adierazgarri moduan, honakoa aipa dezakegu: albistea eman eta hurrengo hiru asteetan, European Professional Club Rugby erakundeko sarrerak saltzeko online plataformak 16.000 sarrera inguru saldu zituen. Zelai berriak 53.289 leku ditu eta espero dugu zale guztientzako espazio nahikoa edukitzea. Ziur gaude kirol ikuskizun aparta izango dela.

Errugbia, gorantz doan kirola

Errugbia Ingalaterran sortu zen XIX. mendean. Apurka-apurka, Espainian eta, bereziki, Euskal Herrian zaleak irabazten joan da. Kontaktu fisikoan oinarritutako kirola da, baina ohorea eta aurkariarenganako errespetua funtsezkoak dira, oso presente daude. Hori dela eta, kirolariek eta jendarte osoak miretsitako jarduera bihurtu da. Gainera, errugbiaren eraso estrategia beste kirol eta sektore batzuetan ere erreferente bihurtu da. Zalantzarik gabe, berri ona da Bilbo eta San Mamesentzat horrelako kirol jarduera bat izatea. Kirol honen mundu mailako zaleei harrera eta lekua egingo diegu eta gure zelai honetan errugbiaz gozatzeko aukera bikaina izango dugu.

Nueva llamada a la acción