San Mameseko errugbi finalen inguruko xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu. Adi!
Hasi da atzerako kontaketa San Mameseko Europako errugbi finaletarako. Maiatzaren 12an izango da final handia “Katedralean”, eta horren inguruko informazio guztia eman nahi dizugu.San Mameseko Europako errugbi finalen inguruko xehetasun guztiak
Orain arte ere oso argi utzi nahi izan dugu San Mames berria ez dela futbol zelai soil bat. Askoz gehiago ere bada!! Nazioarteko ospea izan duten hainbat ekitaldi egin dira San Mamesen dagoeneko, hala nola rock kontzertuak. Hala ere, oraindik ere badaude batzuk egiteke, Eurokopa 2020 lehiaketako E taldearen partidak, esaterako. Baina ez da 2020ra arte itxaron beharrik izango. Aurten, San Mamesen beste kirol hitzordu garrantzitsu bat ikusteko aukera izango dugu, Europako errugbi finalak. Bai, San Mames nazioarteko kirol arloko erreferente dela erakutsi dugu beste behin ere.San Mames zelaia, Europako errugbi finalen egoitza
Ez zen erraza izan San Mamesen errugbi finalak egiteko aukera geureganatzea. Lehiaketa bidez erabaki zen, eta hautagai ugari zeuden Bilboz gain, horien arten errugbia kirol nagusitzat duten hiriak.“Hautagaitza bikainak izan ditugu, eta horrek aitortzen du ezarritako prozeduraren gardentasuna eta zehaztasuna. Bilboko estadioa oso modernoa da eta ekonomia eta eraginkortasun berme onak ditu. Hori horrela izanik, zaleek esperientzia ederra biziko dute errugbiaren inguruan, eremu berri batean”. Vincent Gaillard, nazioarteko organismoko zuzendari nagusia.Bizkaiko hiriburua Cardiff eta Newcastle hiriei gailendu zitzaien. Azken hori izango da 2019ko denboraldiko finalak antolatuko dituena.
Oso pozgarria da errugbi ona beste eremuetako zaleengana gerturatzea. Bilbo leku ederra da eta berritasun ukitu bat emango die gure txapelketei. Gainera, gure kirola beste leku batzuetara zabaltzeko aukera da”. Simon Halliday, EPCRko presidentea.