15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Enpresen ekitaldiak › Enpresen futbol 7ko lehen txapelketa San Mamesen

Enpresen futbol 7ko lehen txapelketa San Mamesen

Athletic Clubek ekainaren 29an, igandeam, Katedralean jokatuko den enpresen txapelketarako izen-emateak ireki ditu.

Athletic Clubek abian jarri du ekainaren 29an, igandean, San Mamesen ospatuko den bere lehen futbol 7 txapelketa.

Interesa duten enpresek izena eman beharko dute gehienez 10 jokalariko taldeetan, zazpi jokalarirekin eta hiru ordezkorekin. Izena emandako talde bakoitzak hiru partida izango ditu bermatuta, eta gehienez sei, finalera iristen bada. Neurketa bakoitzaren iraupena 20 minutukoa izango da, finalarena izan ezik, 30 minutu iraungo baitu.

Norgehiagokak goizeko 09:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, San Mameseko berdegunean egokituko diren futbol 7-ko zelaietan.

Enpresen txapelketan izena ematean parte hartzaile bakoitzarentzako ekipazio ofizial osoa emango da: kamiseta, galtzak eta galtzerdiak.

Harmailetako arnasa sentitzeko, talde bakoitzak 50 gonbidapen izango ditu, lagunek eta senideek txapelketa San Mameseko harmailetatik zuzenean jarraitzeko aukera izan dezaten.
Plaza mugatuak.

Enpresentzako futbol 7 txapelketa esklusibo hau datorren ekainaren 29an ospatuko da San Mamesen. Bete zure ametsa. San Mamesen jokatu ezazu.

Sortu orain zure taldea zure enpresakideekin eta parte hartu egun bakarreko txapelketa zoragarri honetan San Mamesen!

Plaza mugatuak. Inskripzioak eta informazio gehigarria.