19/10 - 14:00 Athletic Club vs. RCD Espanyol Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon (urriak 3-6)

Ekitaldiak Bilbon (urriak 3-6)

Europa League San Mamesera itzuliko da ostegun honetan, urriaren 3an, Athletic Clubek AZ Alkmaar hartuko duen partidarekin (21:00etan). Lehoiak 3 puntuak lortzen saiatuko dira Erromako berdinketaren ostean. Ostegun honetatik igandera (urriaren 3tik 6ra) Bilbon egingo diren ekitaldietako batzuk azalduko dizkizugu.

Ekitaldiak Bilbon 2024ko urriaren 3tik 6ra

Ostegun honetan, Katedrala zuri-gorriz jantziko da Athletic Club Europa Leagueko lehen garaipenera bultzatzeko. Oraindik ez baduzu zure artikulu zuri-gorria taldea animatzera joateko, gure lau denda ofizialetako edozeinetan aukera dezakezu. Gure online dendan ere eros dezakezu

Eta Europako neurketa modu paregabean bizi nahi baduzu, sar zaitez San Mames Vip Areara, honako hauek ditu barne:

  • Estadioaren barruko eserleku pribilegiatua.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa, Michelin izarrak dituzten gure chef hautatuekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko dira partida egun bakoitzean bazkaria prestatzen dituzten jatetxe bizkaitarrak.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta ordubete geroago arte sartzea.
  • Palkoak, VIP abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituzten erdiko eraztun osorako sarbidea. Topagune bat sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatuaz gozatuko duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
  • Partidak zuzenean ikusteko pantailak, baita errepikapenak eta xehetasun guztiak ere.

Museoak

Europako lehiaketaren emozioaz gozatzeko Bilbora egingo duzun bisita topera bizi nahi baduzu, ez izan zalantzarik Bizkaiko hiriburuko museoren batera joateko, hala nola Guggenheim Museora, Arte Ederren Museora, Arte Berreginen Museora eta Itsas Museora, guztiak ere nahitaez bisitatu beharrekoak.

AC Museoan, Athletic Cluben Museoan, murgiltzea derrigorrezkoa da, talde zuri-gorriaren esentzian barneratzen zaituzten jatorrizko 1.000 objektu eta bideo baino gehiago dituena.

Gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera ematen du, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko. Eta modu ikusgarrian AC Virtual Adventure ekimenari esker. Zalantzarik gabe, familia-planik onenetako bat Bilbon bazaude. Erreserbatu zure bisita Athletic Cluben Museora.

Musika eta antzerkia

Kontzertuei dagokienez, urriaren 4an, ostirala, Wallsen kontzertua izango da Santana 27 aretoan. Egun bat geroago, Celtian eta The Flying Rebollos taldeena.

Bestalde, Kafe Antzokian, urriaren 4an, ostirala, Niños Mutantes taldeak joko du; 5ean, larunbata, Dire Straits taldearen omenez Alchemy Project-en txanda izango da; eta 6an, igandea, O Sister! taldeak disko berria aurkeztuko du.

Azkena aretoan, ostiralean Malas Pulgas taldea igoko da oholtzara eta, egun bat geroago, Mama Ladilla.

Gainera, Arriaga Antzokiak “Carmina Burana” antzezlana hartuko du ostiral, larunbat eta igandean.

Bestalde, Campos Antzokian Dani Roviraren “Vale la pena” ikuskizuna izango da ostiral, larunbat eta igandean.

Eta gogoratu: aurkitu zure beharretara gehien egokitzen den menua gure ostalaritza-establezimenduetan: San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses eta Geuria! kirol-taberna.

Nueva llamada a la acción