Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon (martxoak 1-3)

Ekitaldiak Bilbon (martxoak 1-3)

LaLiga igande honetan itzuliko da San Mamesera, Atletico Madrilen aurkako Kopako partidaren ondoren. Eta beste klasiko batekin: Athletic Clubek FC Bartzelonaren aurka jokatuko du (21:00etan). Hauek dira martxoaren 1etik 3rako asteburuan Bilbon egingo diren ekitaldietako batzuk.

2024ko martxoaren 1-3ko ekitaldiak Bilbon

Katedralak klasiko bat hartuko du berriro igande honetan. Lehoiek FC Bartzelona hartuko dute, zale zuri-gorriek denboraldi osoan gehien espero duten partidetako bat.

Zaleek gogor egiten dute orro partida honetan. Eta indarrari buruz ari garela, zer hoberik San Mameseko ostalaritza-establezimendu batean menua dastatzea baino, taldea harmailetan topera animatzeko: San Mames Jatetxea, Ingelesen Zelaia eta Geuria!

Athletic Club-FC Bartzelona partida asko egon dira LaLigaren historian zehar, baina orain inoiz ez bezala bizi dezakezu klasiko hau, San Mames Vip Area esperientziari esker. Honako hauek ditu barne:

  • Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan.
  • Zerbitzu gastronomiko esklusiboa gure Michelin izardun chef aukeraketarekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko Bizkaiko jatetxeak arduratzen dira partida egunetan janaria prestatzeaz.
  • Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik partida hasi eta ordubete geroagora arte.
  • Palkoak, VIP abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituen erdiko eraztun osorako sarrera. Topagunea sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua izango duzu eta erosotasun guztiak izango dituzu.
  • Partida zuzenean duten pantailak, errepikapen eta xehetasun guztiekin.

Museoak

Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Erreprodukzio Artistikoen Museoa, Itsas Museoa… Bilboko hainbat pinakotekak erakargarritasun handia dute Bizkaiko hiriburua bisitatzen denean.

Eta egin beharreko bisita horien artean AC Museoa ere badago, Athletic Club Museoa, 1.000 jaotrrizko objektu baino gehiago eta talde zuri-gorriaren esentzian murgiltzen zaituzten bideoak gordetzen dituena. Gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera ematen du, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko. Bisita paregabea da orain, AC Virtual Adventure murgiltze esperientziari esker.

Athletic Clubek eta bere historiak zer esan nahi duten ezagutzeko modu paregabea eta ezberdina, eta Bilbo bisitatzen baduzu familia planik onenetako bat. Erreserba ezazu Athletic Clubeko Museora egin beharreko bisita.

Musika eta Antzerkia

Musikari dagokionez, asteburu honetan Raul Clyderen kontzertua egongo da ostiralean, martxoaren 1ean Stage Live aretoan, eta, egun bat geroago, Marwanen kontzertua.

Bestalde, ostiralean Joe Crepusculo egongo da Kafe Antzokian, eta larunbatean, martxoaren 2an, U2, Depeche Mode eta The Cure Neon Collective taldeen omenezko kontzertua egingo da.

Gainera, Arriaga Antzokiak ‘Andersen, Patito Feo’ haurrentzako antzezlana eskeiniko du larunbat eta igandean.

Bestalde, Campos Eliseos Antzokiak Pantomima Fullen beste bisita bat hartuko du ostiral eta larunbatean, besteak beste.

Nueva llamada a la acción