11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (otsailak 24-26)

Ekitaldiak Bilbon asteburu honetan (otsailak 24-26)

Asteburu honetan Bilbon zer ikusi galdetzen badiozu zeure buruari, Gironaren aurka San Mames futbol-zelaian jokatuko duen partidaz gozatzeko prestatzen ari zaren bitartean, gogoan izan asteburu honetan (otsailaren 24-26) Bilbon egingo diren ekitaldien agenda oso hau. Beste behin ere, Bizkaiko hiriburuak oso hitzordu erakargarriak ditu bisitarientzat.

Ekitaldiak Bilbon 2023ko otsailaren 24tik 26ra

Bilbo hiri bizia da, eta aisia-eskaintza gero eta zabalagoa eta osoagoa du. Eskaintza anitza da, San Mames estadioak berak eskaintzen duena bezalakoa; izan ere, asteburu honetan Gironaren aurkako partidara joateaz gain, bere museoan, tourrari esker estadioan bertan edo bere gastronomia bikainean murgildu zaitezke.

Izan ere, zalantzarik ez izan, Bilbora egingo duzun bisitari etekin handiena atera nahi badiozu, indarberritu egin beharko duzu. Egia da San Mamese bertan zure neurriko menua izango duzula.

San Mamesen bazkaldu

Zerbait azkar baina goxoa jan nahi duzu Bizkaiko hiriburuko ahalik eta txoko gehien ezagutzen jarraitzeko? Hurbildu Geuria! tabernara, eta bertan menu bat izango duzu eskura: ogitartekoak, sandwichak, hanburgesak, saltxitxa-ogitartekoak…

Egile-sukaldaritza nahiago baduzu eta mahaiko egonaldia luzatu, San Mames Jatetxea duzu eskura. Bizkaiko nortasun gastronomikoa eskura duzu Athleticen etxean. Anfitrioi hoberik ez duzu Bilboko egonaldirako! Produktua eta zaporea uztartzen dira esperientzia zoragarria sortzeko Fernando Canalesen zuzendaritzapean.

Eta gastronomiaz haratago doan esperientzia baten bila bazabiltza, zure apustua San Mames BAT da. Lortu zure sarrera lau orduz partidaren aurreko giroa sentitzeko, jokalekuaren ikuspegi ezin hobea izateko eta Michelin izarrak dituzten chef bizkaitarrek egindako euskal gastronomiarik onena dastatzeko. Eta dena, inoiz imajinatu ez duzun bezala.

San Mames BAT

Baduzu sabela beteta? Bada, kontuan hartu proposamen hauek, asteburu honetan Bilbon zer ikusi galdetzen badiozu zeure buruari.

Museoak

Hiriak Europa osoko museo garrantzitsuenetako batzuk ditu. Horregatik, Bilbon zer egin planteatzen baduzu, apustu segurua da Bilboko museoren batera hurbiltzea, hala nola Guggenheim Museora, zeinaren erakusketen artean baitago museoaren bilduma propioa aurkeztea, Arte Ederren Museora, Erreprodukzio Artistikoen Museora, Itsas Museora, Euskal Arkeologia, Etnografia eta Historia Museora, eta gure AC Museora. Museo honek esperientzia paregabea eskaintzen du Athletic Cluben historia beste modu batera ezagutzeko, 1.000 objektu original baino gehiagori esker, bai eta zuri-gorrien esentzian barneratzeko bideoei esker ere.

Nueva llamada a la acción

Kontzertuak

Beste asteburu batez, Bizkaiko hiriburua zuzeneko proposamen ugariz eta ezberdinez beteko da. Musika agendak Pablo Moreno artista gaztearen kontzertuak ditu otsailaren 24an eta, egun bat geroago, Destino Heartland donostiarrenak Cotton Cluben. Santana 27 aretoan, larunbatean, hilaren 25ean, momentuko rapero garrantzitsuenetako batek joko du, Sho-Haik. Bestalde, Kafe Antzokian, otsailaren 25ean, Masters of Rock XL jaialdia ospatuko da 666 (Iron Maiden), Nice Boys (Guns and Roses), Thunderstruck (AC/DC), Black Horsemen (Metallica) eta The Sentinels (Judas Priest) taldeen eskutik. Igandean, hilak 26, DeWolff eta The Grand East taldeen txanda izango da.

Antzerkia

Arriaga Antzokiak, bere aldetik, La Lucha por la Vida antzezlana eskainiko du asteburu osoan zehar, Pio Barojaren narrazioarekiko hurbilketa.

Azkenik, Campos Antzokia izango da Bilbon hile honetan aipagarrienetakoa den musika-hitzorduetako baten agertokia, Inmaculate Foolsen kontzertuarena (otsailaren 25a), eta otsailaren 26an, berriz, Pantomima Fullen eta David Puertoren bi komedia-ikuskizunen txanda izango da.

Nueva llamada a la acción