Asteazken honetan, abenduaren 20an, Athletic Clubek 2023ko azken partida jokatuko du San Mamesen. Las Palmasen aurka jokatuko du (21:30ean). Neurketaren aurretik (abenduak 18-20) Bilbon izango diren ekitaldietako batzuk kontatuko dizkizugu.
2023ko abenduaren 18ko ekitaldiak Bilbon
Asteazken honetan, San Mamesen urteko azken partida jokatuko da. 21:30ean hasiko da eta UD Las Palmas izango da aurkaria.
Gabon opari on bat nahi duzu aldez aurretik? San Mames Vip Area esperientziarekin norgehiagoka honetaz gozatzearen alde egizu, honako hauek barne:
- Eserleku pribilegiatua estadioaren barruan.
- Zerbitzu gastronomiko esklusiboa gure Michelin izardun chef aukeraketarekin. Andra Mari, Azurmendi, Eneko, Boroa, Etxanobe, Garena, Nerua Guggenheim Bilbao, Zarate eta Zortziko Bizkaiko jatetxeak arduratzen dira partida egunetan janaria prestatzeaz.
- Partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik sarrera eta ordubete geroagora arte.
- Palkoak, VIP abonatuak eta Matchday Experience sarrerak partekatzen dituen erdiko eraztun osorako sarrera. Topagunea sortu dugu esperientzia aparta izan dadin. Arreta pertsonalizatua eta erosotasun guztiak izango dituzu.
- Partida zuzenean, errepikapenak eta xehetasun guztiak ikusteko pantailak.
Museoak
Bilbok ospe handiko museoak ditu, hala nola Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Erreprodukzio Artistikoen Museoa eta Itsas Museoa, guztiak ere nahitaez bisitatu beharrekoak.
Halaber, AC Museora joan behar da, jatorrizko 1.000 objektu eta bideo baino gehiago gordetzen dituen Athletic Club Museora, eta talde zuri-gorriaren esentziara murgiltzen zaituztena, hain zuzen ere. Horrek, gainera, San Mameseko Tourra egiteko aukera ematen dizu, Futbolaren Katedrala barrutik ezagutzeko.
Athletic Clubek eta bere historiak zer esan nahi duten ezagutzeko modu paregabea eta ezberdina da, eta zalantzarik gabe Bilbon bazaude familia planik onenetako bat. Erreserba ezazu Athletic Clubeko Museorako bisita.
Musika eta Antzerkia
Gainera, Arriaga Antzokiak The New Orleans Gospel Stars taldearen emanaldia hartuko du astelehenean, hilak 18, eta asteazkenean, hilak 20, Olaeta Balletak eta Bilboko Udal Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko dute.
Bestalde, Campos Antzokiak ‘Beltxargen Aintziraren’ emanaldia jasoko du asteartean, hilak 19.
Eta Bilbora egiten duzun bisitan indarberritzeko, zure beharretara gehien egokitzen den menua izango duzu gure ostalaritza-establezimenduetan: San Mames Jatetxea, La Campa de los Ingleses eta Geuria!