22/09 - 16:15 Athletic Club vs. RC Celta Ez galdu aukera! partida +
Blog › Futbolaz gozatu › Egin zaitez Club Athleticeko kide bi formatu berrietan!

Egin zaitez Club Athleticeko kide bi formatu berrietan!

Berritasunak Club Athleticen: Club Athletic Premium eta Athleticzale, Athletic Clubeko familiako kide izateko bi modu ezberdin.

Club Athleticek bi txartel berri eskainiko ditu 2024/25 denboraldiari begira Gorritazuria familiako kide izan nahi duten guztientzat: doako txartel digital bat eta are abantaila esklusiboagoak dituen premium txartel bat. Orain arte, Club Athletic-eko kide izateak abantaila esklusibo ugari eskaintzen zituen, urtean 50 €-ren truke: welcome pack-a txartel pertsonalizatuarekin, San Mameseko sarreren aurresalmentak, bazkide eta Gazte Abonoa izateko lehentasuna, deskontuak dendan, AC Museoa, AC Campus eta AC Football Center-en, Lezamara doan sartzea eta esperientzia esklusiboetarako sarbidea, besteak beste.

Orain, Athleticzale txartel berria kaleratuko dugu. Txartel digital eta doakoa da, eta zure eremu pribatuan sartzeko aukera izango duzu, gehien interesatzen zaizkizun albisteetan harpidetzeko eta Athletic Clubeko aldizkari ofiziala eskuragarri izateko. Gainera, laster sorpresak izango ditugu txartel honetarako. Hemen eman dezakezu alta.

Club Athletic Premium txartel berria ere kaleratu dugu. Txartel horrek Club Athleticek eskaintzen zituen onura guztiak biltzen ditu eta, gainera, 24 orduko sarrera lehentasunez Europako txapelketako partidetarako, San Mameseko Kopako balizko kanporaketetarako eta FC Barcelona, Real Madrid eta Realaren aurkako LaLigako partidetarako. Gainera, Premium jarraitzaileek doako sarrera jasoko dute AC Museorako eta 30 euroko kupoia LaLigako partidetarako sarrera bat erosteko (promozio honetatik kanpo egongo dira Barcelona, Real Madrid eta Realaren aurkako partidak).

Oraindik Club Athletic familiakoa ez bazara, Club Athletic Premium egin zaitezke hemen. Club Athletic-eko kide bazara eta Premium egin nahi baduzu, sartu “Harpidetzaren kudeaketa” atal berrian zure eremu pribatuan. Oraingo harpidetza baliatu duzun hilabeteen arabera, tarifa berriaren gaineko deskontua aplikatuko dizugu.

Gogoratu Club Athletic-en harpidetzak Athletic Club Fundazioak dohaintza gisa burutzen dituen proiektuak babesteko erabiltzen direla. Eskerrik asko!

Zalantzarik baduzu, FAQak kontsulta ditzakezu.