19/10 - 14:00 Athletic Club vs. RCD Espanyol Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Dagoeneko 50.000 pertsona baino gehiagok Kopako neurketa San Mamesen ikusteko sarrera eskuratu dute

Dagoeneko 50.000 pertsona baino gehiagok Kopako neurketa San Mamesen ikusteko sarrera eskuratu dute

Athletic festa zuri-gorri handia prestatzen ari da: pantaila erraldoiak, kontzertuak, zozketak, animazioa eta sorpresa ugari.

Larunbat honetan San Mamesen ospatuko den Kopako finala dela eta, Athletic festa zuri-gorri handia mimoz prestatzen ari da. 50.000 sarrera baino gehiago saldu dira dagoeneko, eta Katedrala beteta egongo da emozioz betetako arratsalde-gaua bizitzeko. Azken sarrerak Klubaren webgune ofizialean eskuragarri daude oraindik.

Sarrerak online bakarrik salduko dira, ez da txarteldegietan salduko, ez aurreko egunetan, ezta finalaren egunean ere.

Partida ikusteko sei LED pantaila handi eta San Mameseko bi bideomarkagailuez gain, Oizeder Mayo Gazteako esatariaren eta Lander Otaola aktorearen musika, Nickzy, Los Chicos de Barrio, MR WOP, Xabi Aburruzaga eta Garilak 26, DJ Txurru (Gaztea), dantzak, karaokea, freestylerren erakustaldia eta zozketa eta sari ezberdinak izango dira 19:00etatik aurrera.

Finalaren aurretik, bitartean eta ondoren ere konexioak egingo dira Sevillako La Cartuja estadioarekin eta Athletic Hiriarekin. Kutxabank, Vueling, DIGI, Petronor, San Miguel eta IMQ enpresek babestuko dute ekitaldia.

Ezin izango da estadiotik irten eta berriro sartu, beraz, sarrerek San Mameserako sarrera bakarrerako balioko dute. Anbiguak 19:00etatik aurrera egongo dira zabalik eta freskagarriak, garagardoa, kalimotxoa eta ogitartekoak zerbitzatuko dituzte.