Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko UEFA Europa Leagueko Liga Faseko zortzigarren jardunaldiko partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra abenduaren 9an, astelehenean, hasiko da.
Urtarrilaren 30ean, ostegunean, 21:00etan jokatuko den Athletic Club-Viktoria Plzen neurketarako sarrerak erosteko interesa duten Club Athleticeko kideek dagoeneko, lehentasunarekin, Athletic Cluben webgunearen bitartez eros ditzakete. Salmenta esklusiboa abenduaren 9ko 12:00ak bitarte egongo da aktibatuta.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake (horietako bat haur mailakoa izateko aukerarekin, prezio murriztuan), salgai dauden sarrerak agortu arte.
Oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara, batu zaitez orain eta gozatu horrelako abantailez eta gauza askoz gehiagoz!