Blog › Bilbao bisitatu › Bilborako bisitan galdu ezin duzuna

Bilborako bisitan galdu ezin duzuna

Bilbo bisitatzea erabaki baduzu, badira galdu ezin dituzun lekuak. Derrigor bisitatu beharreko txokoak, hiriaren xarma jasotzen dutenak eta ahalik eta gehien gozatzen lagunduko dizutenak.

Jarraian kontatzen dizugu zein diren hiriaren ikur horiek Bilboko zure bisitan gal ez ditzazun.

Bilboko zure bisitan galdu ezin dituzun 9 leku

Zazpi kaleak

Bilboko alde zaharra, edo Zazpi Kaleak izenarekin ezagunagoa, hiriaren benetako bihotza da. Aisirako eta komertziorako zentro nagusietako bat da. Bertako eskaintza gastronomikoa, komertziala eta kulturala bisitarako derrigorrezko bihurtzen dute. Hainbat zita garrantzitsu hartzeaz gain,hiriko monumentu zaharrenak daude bertan.

Begoñako basilika

Hiriaren goialdean dago Bizkaiko zaindariaren basilika, Begoñako basilika. XVI. mendearen hasieran Ama Birjina agertu zen tokian eraikita, Sancho Martinez de Aregoren lana da eta gotiko berantiarreko estilokoa da.

Udaletxea

Ernesto Erkoreka plazan dago Bilboko Udaletxea, hiria gobernatzeaz arduratzen den erakundea. Eraikina XIX. mendearen amaieran eraiki zen Frantziako Bigarren inperioko estiloan, barruan luxu handia du eta inspirazio neorrenazentista eta estilo neoarabiarra uztartzen ditu. Udalak eraikineko areto nagusietan bisita gidatua egiteko aukera ematen du; Bilboko zure bisitan sartu beharreko geldialdi laburra.

Uribitarte pasealekua

Udaletxetik Guggenheim museora, ibaiertzean dago Uribitarte pasealekua. Pasealeku honek bidegorria dauka, oinezkoentzako zonaldea eta tranbiarentzat erreserbatutako erdiko zonaldea. Eraikin handiak ere baditu, tradizioa eta modernitatea lotzen dituztenak: Aduana zaharreko eraikina, Isozaki Atea konplexua, Zubizuri zubia edo oinezko zubia, Santiago Calatrava arkitektoaren lanak.

Abandoibarra

Zonalde hau, garai batean hiriko portuaren jarduerara bideratu zena, gaur egun Bilbok jasan duen eraldaketaren lekuko handienetakoa da. Bertako lurra “Bilbo berriaren” ikur garrnatzitsuenak jasotzeko libratu zen, hala nola Gehry-ren Guggenheim museoa, Rafael Moneoren Deustuko Unibertsitateko Liburutegia, EHUko Paraninfoa, Alvaro Sizarena edo Iberdrola Dorrea, Cesar Pellirena.

Bilboko Arte Ederren museoa

Arte Ederren museoa herrialdeko museo garrantzitsuenetako bat da. 100 urte baino gehiagoko historian eta gizarte zibilaren, bertako artisten eta erakunde publikoen laguntzarekin lan ugari biltzea lortu dute, eta Espainiako bildumarik garrantzitsuenen artean kokatzen da.

Doña Casilda parkea

Bilbo paisaia berde zoragarriaz inguratuta ez balego, Doña Casilda parkea hiriaren birika izango litzateke. Parkea 1920an iraunguratu zen, Doña Casilda Iturrizarrek lursail horiek Bilboko Udalari eman zizkionean.

Euskalduna Jauregia

“Bilbo berriaren” ikur nagusia eta Kongresu eta Musika jauregia, 58.000 metro karratu dituen funtzio askotako espazioarekin. Gainera beste hainbat jarduera ere hartzen ditu: ekonomiko-enpresarialak, akademikoak, politikoak, Erakundekoa, sozialak eta kulturalak.

Bilboko metroa

Norman Foster arkitektoak egin zuen eta hiriaren ikurra da irisgarritasunagatik, eraginkortasunagatik, diseinu bikainagatik eta “fosteritos” ezaugarriengatik, geltokietako sarbideak.

San Mames

Estadioa deigarria da diseinuagatik eta bertan futbola pasio handiz bizitzen delako eta futbola arnasten delako. San Mames estadioa nazioarteko erreferentzia arkitektonikoa da eta Bizkaiko hiriburuko beste ikur arkitektonikoekin bat egin du, horien artean daude Guggenheim museoa edo Iberdrola dorrea. Denak gomendagarriak dira Bilbora egiten den bisitan eta hiriko egonaldiaz gozatzeko aukera emango dizute. 

 

AC Museoa sarrerak erosi