4/12 - 21:00 Athletic Club vs. Real Madrid Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Bilboko Ingelesen Landa

Bilboko Ingelesen Landa

Bilboko Ingelesen Landa leku historikoa da, Bilboko futbolzaletasunaren ernamuina eta Athletic Club ospetsuaren jatorria.

Horregatik, gaur egun Bizkaiko hiriburuko leku bati baino gehiagori izena ematen dion eremu horren historia kontatzea merezi duelakoan gaude.

Bilboko Ingelesen Landa: zer da eta non dago?

Bilboko Ingelesen Landaz jarduten dugunean, hiru gune bereizi aipa ditzakegu: kai zaharra, gaur egungo parkea eta San Mames futbol-zelaiko taberna. Ikus dezagun horietako bakoitza.

Ingelesen Landako kaia

XVII. mendetik hasi eta 1908ra arte, eremu horrek Bilboko itsasadarraren ezkerraldea hartzen zuen, gaur egun Abandoibarra izenez ezagutzen den eremuaren zati bat, alegia. Garai hartan, eremu hori hilerri britainiarra izan zen, eta ondoren hainbat erabilera eman zitzaion: hegazkinak lurreratzeko pista eta futbol-zelaia, besteak beste. Halere, izenak kirolari esker lortu du gaur egun arte iristea eta, horren ondorioz, eremuak balio historiko handia edukitzea. Izan ere, Bilbora MacAndrews itsasontzietan iristen ziren marinel ingelesek landa hartan jokatzen zuten futbolean, ordura arte bilbotarren ezagutzen ez zuten kirol batean. Gaur egun, leku horretan oroigarrizko plaka bat dago, gogoratzeko leku zehatz horretan sortu zela Bilbon futbolarekiko zaletasuna eta Athletic Club taldea.

Ingelesen Landako parkea

Gaur egun, eremu horrek oso bestelako itxura dauka. 25.000 metro koadro hartzen ditu Ingelesen Landako parkeak, Diana Balmori paisajistaren lanak. Bilboko Guggenheim museoaren eta Deustuko zubiaren artean dagoen berdegune horrek beste leku esanguratsu batzuk biltzen ditu, hala nola Iberdrola dorrea eta Deustuko Unibertsitateko Liburutegia.

Ingelesen Landa taberna

Azkenik, Ingelesen Landa taberna dago: San Mameseko taberna gastronomikoa da, futbol-zelaiko lehen solairuan. Pentsa dezakegun bezala, orain arte aipatu dugun eremutik hartu du izena (Bizkaiko lehen futbol partida jokatu zen lekuaren izena): Ingelesen Landa. Bilbotarrentzat futbolaren bihotza den txoko horrek historia eta tradizioa biltzen ditu, taberna-kontzeptu berri baten bidez. Athleticen garaipenak ospatzeko leku bikaina, asteko egun guztietan (partida egunetan izan ezik) zabalik dagoena. Azken batean, arima itzeleko taberna, nahitaez ezagutu beharrekoa Ingelesen Landari buruzko istorioak eta legendak entzun badituzu.   Nueva llamada a la acción