Blog › Futbolaz gozatu › Bihotz zuri-gorria

Bihotz zuri-gorria

Lehoiak bultzatu nahi dituzu? Zure kantekin egin dezakezu, eta San Mames bihotz zuri-gorriz tindatuz, taldearen koloreekin, Athletic Clubeko dendetan eskuragarri dauden artikuluei esker.

Prest egon zaitez partida batera joateko!

Athletic Clubeko lau denda ere badituzu, talde zuri-gorriarekin lotutako era guztietako produktuak erosteko. Denda nagusia San Mames estadioan bertan dago, 0 eta 26 ateen artean; Rekalde Zumarkaleko 44. zenbakian, Mazarredo kaleko 65. zenbakian eta Max Center merkataritza-gunean daude gainerakoak.

Horietan guztietan artikulu ugari izango dituzu eskura, Athletic Cluben kolorez hornituta partida batera joateko. Banderak, kamisetak, txapelak, txanoak, bufandak… Hori guztia San Mames zuri-gorriz tindatzeko.

tienda Athletic

Moda

Nahiago al duzu zure egunerokotasunean lehoiekiko pasioa erakusteko aukera ematen dizuten jantziak erosi, hala nola kamisetak, jertseak, jakak, txandalak edo pijamak? Arazorik gabe. jantzi horiek, gainera, adin guztietarako daude eskuragarri.

Eta ozen esan nahi baduzu: “Athleticekoa naiz!” kirola egiten duzunean, Athletic Clubeko edozein dendatan eros ditzakezun baloiei eta motxilei esker ere egin dezakezu.

125. urteurrena

Ezin dugu ahaztu Athletic Clubek 125 urteko historia bete dituela. Urteurren hori ezin zen alde batera utzi gure dendetan; izan ere, 125. urteurrena oroitzen duen lerro bat daukagu, elastikoek, jertseek, poltsek, katiluek… osatua.

Aprobetxatu zure bisita Bilbora, gure dendan Athletic Clubeko produktuak erosteko eta zure bihotz zuri-gorria erakusteko.

Nueva llamada a la acción