Blog › San Mames esperientziak › Athletic Plaza derbiaren egunean!

Athletic Plaza derbiaren egunean!

San Mameseko zabalgunea agertoki aproposa izango da berriz ere Athletic Plazaren edizio berri bat ospatzeko. Ekitaldi ludikoak, gastronomikoak eta musikalak izango dira, 11:00etatik 17:30era, Athletic Cluben eta Realaren arteko derbia hasi aurretik.

Athletic Plaza

Ekimen honen helburua neurketa egunetan athleticzale guztientzako batasun gune bat sortzea da, munduan bakarra den klub bateko kide izatearen zentzua indartzeko eta aldi berean euskal kultura sustatzeko.

Fan Zone guneak haurrentzako espazio bat izango du, hainbat jolas-jarduerarekin; hala nola, puzgarriak, erregateen lehiaketa, giza futbolina, txapa eta pintakara tailerra eta bideojokoekin osatutako Gaming Gunea.

Halaber, 12:00etatik 13:30era, agertoki nagusian haurrei zuzendutako dantza-ikuskizun musikala egingo da.

13:30etik 15:00etara, txaranga batek bere musikarekin alaituko ditu bertaratutakoak, eta, ordu berean, agertokiak DJ baten presentzia izango du. 15:00etan, Lehian Erromeria taldearen emanaldia hasiko da, euskarazko klasikoen errepertorioa eskainiko duena 17:30ak arte. 16:00etan, Angel Peñagarikano eta Andoni Egaña bertsolariek, goizean Zornotzako Bertsoderbia tradizionalean parte hartuko dutenek, bertso-saio labur bat egingo dute Athleticzaleentzat. Ondoren, Lehian taldeak berriro ekingo dio arratsaldea girotzeari 17:30ak arte.

Egun osoan zehar, San Mameseko zabalgunean “food truck” eta txosna postuak egongo dira, baita zozketak eta egun berean ezagutuko diren beste sorpresa batzuk ere.