Datorren ekainaren 14an, igandean, Athletic Clubek eta Fundazioak Lezamatik San Mamesera martxa arautu batean parte hartzera animatzen zaituzte, zailtasun maila desberdinetako hiru ibilbiderekin, edonor bertaratu ahal izateko.
Athletic Clubek komunitate ekitaldi berri bat antolatu du gizartea mobilizatu eta bizi ohitura osasungarriak sustatzeko: Athletic Martxa. Martxa arautu ez lehiakorra da eta ibilbide nagusian Klubaren bi egoitza lotuko ditu: Lezamako kirol instalazioak eta San Mames zelaia.
Horrez gain, ibilbide nagusiaren ordezko eta gainjarritako beste bi ibilbide aurreikusten dira: bata, familiarragoa eta ez hain zorrotza, 12:00ak aldera irtengo dena Artxandako gainetik, funikularraren ondoan, eta bestea, Salbeko zubian 12:30ak aldera abiatuko den mugikortasun mugatuko pertsonei zuzendua. San Mamesera eguerdiko 13:00etan iritsiko dira.
Estadiora iristean, San Mameseko zabalgunean Topaketa handi bat ospatuko da, umeentzako jolasekin, martxa familian itxi ahal izateko.
Pasaden urteko arrakasta dela eta, aurten plaza gehiago ireki ditugu 3.700 pertsonek hartu ahal izateko: 1.700 lagun Lezama-San Mames ibilbide nagusian; 1.500 lehen ibilbide alternatiboan, Artxanda-San Mames; eta 500 pertsonak ibilbide laburrenean, La Salve – San Mames. Izen-emateak ibilbide osorako 12 € (helduak) eta 6 € (haurrak) balio izango ditu, 10 € (helduak) eta 5 € (haurrak) Artxandatik abiatzen denerako eta 4 € (helduak) eta 2 € (haurrak) Salbetik ateratzen denerako.
Eman izena orain eta izan Martxaren parte Athletic Clubekin batera!
Probaren araudia eta informazio erabilgarria
Antolatzaileek martxa irekitzeko talde bat izango dute, baina parte-hartzaileek ez dute talde hori aurreratu beharko, martxa ez baita lehiakorra.
Antolakuntzak parte-hartzaileei iradokitzen die aukeratutako abiapuntuan 20 minutu lehenago egon daitezela ibilaldiaren igarotzea arintzeko.
Ibilbidea, eguneko baldintza meteorologikoak eta antolatzaileek aurreikusitako ordutegi-kalkuluak hartuko ditu kontuan.
Ibilbidean zehar laguntza emango duten pertsonak izango dira, bai eta ixteko eta laguntzeko talde bat eta osasun-laguntza ere hainbat tokitan. Dispositiboak ibilbide osoa eta beste bi aukeretakoak hartuko ditu kontuan.
Leon de Artxanda jatetxeko aparkalekua ibilbide luzerako hornidura-gune bakarra izango da.
Leku hori eta pasaguneak garbi geratuko dira, eta edukiontziak jarriko dira hondakinak kentzeko.
Martxa hastean eguraldiak hala behartzen badu, antolatzaileek ibilbidea bertan behera utzi, atzeratu edo aldatu ahal izango dute.
Martxa borondatez utzi nahi duen edozein parte-hartzailek gertuen duen erakundeko langileei jakinarazi beharko die.