14/04 - 18:30 Athletic Club vs. Villarreal CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Athletic Clubek AC Virtual Adventure aurkeztu du

Athletic Clubek AC Virtual Adventure aurkeztu du

Murgildu zaitez unibertso zuri-gorrian errealitate birtualeko esperientzia berriaren bidez.

Athletic Clubek aurrerapauso garrantzitsua eman du berrikuntzarantz eta kirol entretenimenduaren etorkizunerantz AC Virtual Adventure estreinatuz. Zerbitzu honek %100eko esperientzia murgiltzaile eta interaktiboa eskaintzen du errealitate birtualeko betaurrekoen eta mugimendu-sentsoreen bidez, zaleei unibertso birtual zuri-gorrian ibiltzeko aukera emanez. 

Teknologiak eta tradizioak bat egin dute Athleticen historia hedatzen jarraitzeko, zaleek orain AC Virtual Adventureren bidez ere ezagutu ahal izango baitute. Erabiltzaileak atmosfera athleticzale zirraragarri batean murgilduko dira, non euren jokalari gogokoenaren avatar bihurtuko diren, Klubaren mugarri nagusiak gogoratuko dituzten, taldeko kide sentituko diren eta espazioarekin zein taldekideekin elkarreraginean arituko diren. 

Esperientzia hau Bstadiumekin elkarlanean garatu da eta San Mameseko Tourrari zein AC Museoko bisitari amaiera bikaina ematen die. Eskuratu zure sarrera orain eta murgildu zaiten Athletic Cluben unibertso birtualean!

Nueva llamada a la acción