11/05 - 21:00 Athletic Club vs. CA Osasuna Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › «Athletic Club eta Txirrindularitza» erakusketaren inaugurazioa

«Athletic Club eta Txirrindularitza» erakusketaren inaugurazioa

Klubaren 125. Urteurrenaren harirako ekitaldian eta Frantziako Tourraren Grand Depart-aren atarian, Athletic Club Museoak erakusketa berri bat antolatu du, Athleticek eta txirrindularitzak historian zehar izandako harremana aztertzeko.

«Athletic Club eta Txirrindularitza»

Esposizioa ekainaren 19an abiatuko da eta 125. Urteurrenaren baitan ziklismoarekin lotutako bigarren ekimena da. Aurrenekoa maiatzean izan zen, Joane Somarriba eta Marino Lejarreta Klubeko enbaxadore izendatzean, euskal txirrindularitzaren eta zaletuen ordezkari ezin-hobe gisa.

Aspalditik datorren lotura da. Izan ere, Juan Astorquia, Athletic Clubeko presidente eta sortzaile izandakoa, bizikletazale amorratua izateaz gaindi, Espainiako Txirrindularitza Federazioko presidenteorde izatera ailegatu zen baita. Bestalde, Roger Moser, Klubeko Ohorezko bazkide, Sociedad Ciclista Bilbaina-ko bultzatzaileetako bat izan zen, Europako talderik zaharrenetako bat. Bertan, besteak beste, Vicente Blanco “El Cojo” aritu zen, Frantziako Tourrean parte hartzea lortu zuen aurreneko euskal herritarra.

Iragan mendeko 20. hamarkadan, Athletic Clubek, futbolaz haragoko bestelako kirol sekzioak abiatu zituen. Hala nola, atletismoa, alpinismoa, euskal pilota, hockeya, igeriketa edo txirrindularitza. 1924 eta 1929 bitarte, talde zurigorriak bizikleta gaineko lanak bete zituen, euskal egutegi ofizialeko lasterketarik esanguratsuenetan parte hartuz eta bazkideentzat beren-beregi sortutako probak antolatuz. Guztira, 20 karreristatik gora aritu zituen Athleticen txirrindularitza taldean. Euren artean, Federico Ezquerra bera, Frantziako Tourrean lautan aritutakoa, Galibierreko errekorra hiru aldiz hautsi zuena eta 1936ko uztailaren 19an Grande Bouclé-ko etaparen irabazlea. Francisco Cepedak, aldiz, bi urtetan zehar jantzi zuen Athleticen elastikoa eta Frantziako Tourrean hirutan parte hartu zuen. Bere ibilbidea modu tragikoan bukatu zen 1935eko edizioan pairatutako istripu hilgarriarekin. Bitxikeri gisa, Balendin Enbeita bertsolari ezaguna ere bizikleta gaineko talde zurigorriaren parte izan zela aipatzea.

Futbolarekin lotutako hainbat uneekin batera, San Mamesek ere gozatu handiak hartu ditu txirrindularitzarekin. Hala izan zen La Vueltarekin 1960, 1961, 2019 edo 2020an eta hala izango da zirrara berezia eragin duen Tourreko irteerarekin. Katedralean, mito zurigorriek zaletuen aitortza jaso dute, baina ez dira bakarra izan. Txirrindularien kasuan, Jesus Loroñok, Eddy Merckx-ek, Marino Lejarretak, Miguel Indurainek, Roberto Laisekak, Iban Mayok, Igor Astarloak, Joane Somarribak, Javi Condek, Javier Otxoak, Samuel Sanchezek, Euskaltel-Euskadi taldeak edo Igor Antonek omenaldi ezberdinak jaso dituzte San Mamesen.

Guztia «Athletic Club eta Txirrindularitza» erakusketaren bidez islatuko da. Hamarkadetan zehar sendotutako harremana, baloreak, identitatea eta pasioa partekatzearekin batera, euskal txirrindularitzak zein Athleticek harrobiko lanari berebiziko garrantzia eskaini diote.

Orain arte ikusi gabeko argazki eta dokumentuak

Athletic Club Museoan orain arte ikusi gabeko argazki eta dokumentuak egongo dira. Horien artean, 1896an inauguratu eta 5000 laguntzeko edukiera zuen Bilboko belodromoaren irudiak, Athleticen txirrindularitza taldeko garaikur guztiak, Federico Ezquerraren -Tourreko etapa bat irabaztea lortu zuen Hego Euskal Herriko lehen txirrindularia- edo Joane Somarribaren bizikletak. Sopeloztarraren kasuan, 2003ko munduko txapelketako erlojupekoa irabazteko erabili zuena hain zuzen ere.

Erakusketa hau ez litzateke posible izango materiala eta objektuak utzi dituzten familiak gabe eta ezinbestekoa da eurei eskerrak ematea. Ekainaren 19ko inaugurazioan, eurekin batera, erakunde ezberdinetako ordezkariak, egungo ziklista eta talde profesionalak eta hainbat txirrindulari ohi egongo dira.

Klubaren 125. Urteurrenaren harirako ekitaldian eta Frantziako Tourraren Grand Depart-aren atarian, Athletic Club Museoak erakusketa berri bat antolatu du, Athleticek eta txirrindularitzak historian zehar izandako harremana aztertzeko. Esposizioa ekainaren 19an abiatuko da eta 125. Urteurrenaren baitan ziklismoarekin lotutako bigarren ekimena da. Aurrenekoa maiatzean izan zen, Joane Somarriba eta Marino Lejarreta Klubeko enbaxadore izendatzean, euskal txirrindularitzaren eta zaletuen ordezkari ezin-hobe gisa.