16/06 Athletic Club vs. Sevilla FC partida +
Blog › Athleticzaleak › Atera argazkia Koparekin San Mamesen!

Atera argazkia Koparekin San Mamesen!

Hurbil zaitez Katedraleko 20. atera apirilaren 12, 13 edo 14an eta eraman ezazu bizitza osorako oroigarri bat zure argazkiarekin.

Gure lehoiek apirilaren 6an La Cartujan lortuta zuten 25. kopa San Mamesen egongo da ikusgai datozen egunetan nahi duten athleticzale guztientzat.

Berarekin argazki bat atera nahi baduzu, erreserba egin gabe eta dohainik, ordutegi eta data hauetan, futbol zelaiko 20. atetik sartu eta Beheko Harmaila Nagusiko eserlekuen gainean dagoen plataformara joan beharko zara:

  • Apirilaren 12an, ostirala: 9: 00etatik 22:00etara.
  • Apirilak 13, larunbata: 9: 00etatik 22:00etara.
  • Apirilak 14, igandea: 9: 00etatik 13:00etara.

AC Museoa eta San Mameseko Tourra

Athletic Clubeko museoa irekita egongo da bere ohiko ordutegian eta bisitariek ere Koparekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Museoaren ilarak eta ilara orokorrak aurrera egingo dute txandaka.

Halaber, bi anbigu irekiko dira ekialdeko bulebarrean, eta bat iparraldeko bulebarrean, non edariak zerbitzatuko diren.

Nueva llamada a la acción