Kontzertuak Geuria! San Mameseko kirol-tabernara itzuliko dira, sortu berri diren bi talderen zuzenekoarekin: Aguanieve eta Momak.
Datorren ostiralean, urriak 4, 20:00etan, Bizkaiko musika eszenako izen ezagun batzuek, Aguanievek eta Momakek osatutako bi proiektu berriren zuzenekoa hartuko du Geuria!-k.
Aguanieve
Aguanievek bere lehen LPko abestiak estreinatuko ditu Bizkaian emango duen lehen kontzertuan.
Azken hilabeteetan, Iñigo Lopez Agudok, ahotsean, eta Aitor Zorriketa “Malamute”-k, gitarran, -biak Quaoar talde ezaguneko kideak-, Jorge Gascon Old Days Down-eko kideak, baxuan, Ander Penak (Withredd), baterian, eta Nacho Sotok (Jon Maia), teklatuetan, osatutako konboak, indie rock soinura bideratzen diren lehen kantuetako batzuk aurkeztu dituzte.
Mis Amigos izan zen ezagutzera eman zuten lehen abestia. Uda hasieran No Existo kanta argitaratu zuten Lorelei Green-en laguntzarekin, eta duela hilabete eskas hirugarren abestia kaleratu zuten, La Estrella mas Fugaz izenekoa.
“Familia maitea! Poz handiz iragarri nahi dizuegu urriaren 4an, Bilbon, San Mameseko Geuria! gunean, zuzenean estreinatuko garela. @momak.music-eko lagunek lagunduko digute. Gorde eguna, zuek ikusteko gogo handia dugu eta! Besarkada erraldoiak!”. Hitz horiekin iragartzen zuen Aguanievek bere kontzertua Geuria! Sare Sozialen bitartez.
Momak
Ostiralean, urriak 4, Aguanievek Momak laukote bilbotarra izango du lagun, Jon Moma abeslariaren bakarkako proiektutik abiatuta sortu berria.
Gaztelaniazko eta euskarazko bere letra intimistak groove indartsu batean finkatutako doinu gogoraerrazekin eta tronpetaren ukitu bereizgarriarekin besarkatzen dira. Gaur egun, taldea gai berriak lantzen ari da.
Hurrengo kontzertuak
Aguanieve-ren eta Momak-en zuzenekoaz gain, Geuria! izango da hurrengo asteetan, besteak beste, Runaway – Bon Jovi Tribute (10. urteurrena), urriaren 12an; Vertigo – U2 Tribute Band urriaren 26an; eta Robert R. Rodrigo, azaroaren 9an.