14/04 - 18:30 Athletic Club vs. Villarreal CF Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › AC eSports Tournament txapelketako final handia San Mamesen

AC eSports Tournament txapelketako final handia San Mamesen

Igande honetan, abenduaren 17an, Klubaren 125. urteurrena dela eta Athleti Clubek antolatutako AC eSports Tournament bideojokoen txapelketaren final handia jokatuko da San Mamesen.

Ekitaldiak doako sarrera izango du, eta bi hilabetez PlayStation 5erako FC24 futbol-jokoarekin lehian aritu ondoren sailkatzea lortu duten parte-hartzaileak bilduko ditu zelaiko Ipar Aretoan.

Lehiaketako txapelduna izendatuko duen finalatik harago, San Mamesek eSports-en inguruko festa handi bat hartuko du, PlayStation 5eko Gaming Gunearekin, Athletic Clubeko produktu ofizialen zozketekin, PlayStationeko kontsolekin eta opari-txartelekin, Viewsonic bideojokoen monitoreekin eta Errealitate Birtualari eskainitako espazioarekin. Ekitaldian lehen taldeetako jokalariak izango dira ere eta AC eSports Tournamenteko finalean parte hartuko dute.

Sarrera San Mameseko E sarbidetik egingo da, 11. eta 12. ateen artean, 10:30etik aurrera eta 18:00ak arte egongo da zabalik.

Bideojokoen erabilera arduratsua ATERPE-ren eskutik

Adingabea babesteko Athletic Cluben ATERPE programaren eskutik, alor horretako adituen eskutik, egunean zehar bideojokoen erabilera arduratsua bultzatzeko hainbat jarduera burutuko dira.