15/08 - 19:00 Athletic Club vs. Getafe CF Abisa nazazu partida +
Blog › Athleticzaleak › 1983ko txapeldunei omenaldia San Mamesen

1983ko txapeldunei omenaldia San Mamesen

Klubak Liga irabazi zuen taldea omenduko du maiatzaren 4an Betisen aurkako norgehiagokan, Las Palmas de Gran Canarian lortutako tituluaren 40. urteurrena dela eta.

San Mamesek Athletic Club–Real Betis (Sarrerak) partida zirraragarria hartuko du datorren ostegunean, maiatzak 4, 22:00etan. Gainera, Ligako azken titulua lortu zuen taldeari merezitako omenaldia egingo zaio, lorpenaren 40. urteurrena dela eta.

Norgehiagoka hasi baino ordu batzuk lehenago, 1983ko txapeldunek klubak prestatu duen harrera instituzionalean parte hartuko dute eta lehia hasi aurretik, beste behin ere, San Mameseko publikoaren berotasuna jasoko dute. Gogoratu beharra dago, zalegoak poztasun ugari jaso zituela talde honen eskutik: LaLigako titulu bi, Kopako beste bat eta 1983-1984ko denboraldiko Superkopa.

Gogora ekartzea merezi duten arrakastak. Aurrenekoa, 1983ko maiatzaren 1eko arratsaldean iritsi zen, Athleticek bere aro modernoko unerik dirdiratsuenetako bat idatzi zuenean, 27 urtetako sikateari amaiera emanez, klubak LaLigako zazpigarren titulua eskuratu zuen. Zirrara handiko egunean, irrati zaharretatik eratortzen ziren albisteen zai, Athleticek Las Palmasen aurka bat eta bost irabazi zuen eta, garaipen honekin batera, Real Madrilek Koldo Agirre zuzentzen zuen Valentziaren kontra pilatutako porrotak, eztanda zurigorria ekarri zituen.

Aldagelara sartu eta berehala, Piru Gainza mitikoak, “mutilak, ez dakizue zer egin duzuen” esaldia errepikatzen zien orduko lehoi gazteei. Balentria izugarria honen bidez, poztasunak Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria eta zale zurigorriren bat zegoen munduko edozein txoko hartu zituen. Are gehiago, azpimarratu beharra dago, kirol mailako arrakastak batasun eta algara kolektiboa eragin zituen garai sozial zailetan.

Azkenik, Athleticek 1982-1982 denboraldiko jokalarien zein lantalde teknikoko kideen jarrera bikaina eskertu nahi ditu, klubak antolatutako omenaldian parte hartzeko erakutsi duten prestutasun handiagatik. Horrekin batera, Real Betis Balompieren aurkako partidara joango diren pertsona guztiei, San Mamesera ohi baino denbora tarte handiagoarekin joateko eskatzen diegu, txapeldunei behar bezalako gorazarrea egiteko.

Nueva llamada a la acción