Presidentearen Palkoa

Jarrai ezazu partidua estadioko besaulki bikainetatik, San Mameseko agintarien palkotik, eta esperientzia ahaztezin batez goza ezazu.

Partidua ingurune paregabean bizitzearen emozioa senti ezazu, jokalekuaren ikuspegi hoberenarekin eta sukaldaritza zerbitzua barne.

Kokapen pribilegiatua Presidentearen Palkoan, partidua zuzenean ematen duten telebista pantailekin.

Zuzendaritza Batzordeko kideen harrera eta Presidentearen agurra.

Libre mugi zaitez San Mames VIP Area eraztunean.

11 Michelin izarreko zerbitzu gastronomikoa.

Ezinbestekoa da adinez nagusi izatea eta gizonezkoen kasuan jaka eta gorbata jantzita joatea eta emakumezkoen kasuan arropa formala eramatea.

Ezinbestekoa da, halaber, aurkariarekin eta Palkora joaten diren beste pertsonekin errespetuz jokatzea.

Debekatuta daude bufandak, txapelak edo antzeko merchandising elementuak.

Hemendik ikusiko duzu partidua

http://Mapa%20VIP%20Area%20San%20Mamés

Aukeratu zein partidutara joan nahi duzun

Eta bizi ezazu San Mameseko esperientziarik esklusiboena

Athletic Club Athletic Club
Getafe CF Getafe CF
25 urria – 14:00
Athletic Club Athletic Club
Real Sociedad Real Sociedad
1 azaroa – 21:00
Athletic Club Athletic Club
RCD Espanyol RCD Espanyol
22 azaroa
Athletic Club Athletic Club
Real Madrid Real Madrid
6 abendua
Athletic Club Athletic Club
Real Betis Real Betis
20 abendua

Benetakoa bizi egingo duzu.

Eskatu orain informazio gehiago konpromisorik gabe, eta gozatu partidaz kokapen pribilegiatu batetik, Presidentearen Palkotik.