Players zone VIP

Bizi entrenatzailearengandik eta futbolariengandik zentimetro gutxira esperientzia paregabea aulkiaren ondoan dauden eserleku esklusiboetan.

Gehiago ezagutu

Gozatu partidaz jokalarien eta talde teknikoaren aulkiaren eta soropilaren ondoan, Players Zone VIPi esker: entrenatzailearen jarraibideak entzun eta partidako jokaldi guztiak eroso ikusiko dituzu eserleku pribilegiatu batetik.

Guztira 16 eserleku daude, aulkien ondoan, zortzi eserlekuko bi bloketan banatuta. Premium besaulki horiek telebista-monitoreak dituzte, jokaldi nabarmenen errepikapenez goza dezazun, eta piknik oso bat, partidan zehar ezer falta ez izateko.

Gainera, esperientzia horren barruan sartzen da San Mames VIP Areara partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik sartzea, Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarrekin batera lehen mailako proposamen gastronomiko batez gozatzeko.

Players Zone VIPek partidaren aurreko beroketa ariketa ikuspegi paregabetik jarraitzeko aukera ere eskaintzen du. Eta partida amaitzean, erabiltzaileek beste ordubetez jarraitu ahal izango dute esperientzia San Mames VIP Arean.

Players Zone VIP esperientzian sartzen dira:

  • San Mames VIP Areara partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik eta partida amaitu eta ordubetera sartzea, lehen mailako proposamen gastronomikoarekin, Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarren laguntzaz.
  • Beroketa ariketa soropilean bertan ikustea.
  • Premium eserlekua, aulkien ondoan pantailak dituela.
  • Picnic premium atsedenaldian, eserlekuan zerbitzatua.
players-zone-vip.png
Players Zone Experience 4
Players Zone Experience 1
Players Zone Experience 2
Liga 9/03 – 18:30
Athletic Club Athletic Club
vs.
RCD Mallorca RCD Mallorca
UEFA Europa League 13/03 – 18:45
Athletic Club Athletic Club
vs.
AS Roma AS Roma
Liga 28/03 – 21:00
Athletic Club Athletic Club
vs.
CA Osasuna CA Osasuna
Liga 13/04
Athletic Club Athletic Club
vs.
Rayo Vallecano Rayo Vallecano
Liga 23/04
Athletic Club Athletic Club
vs.
UD Las Palmas UD Las Palmas
Liga 11/05
Athletic Club Athletic Club
vs.
Deportivo Alavés Deportivo Alavés
Liga 25/05
Athletic Club Athletic Club
vs.
FC Barcelona FC Barcelona