Estadioko 20. atera (Athletic Club – AC Museoaren sarreraren ondoan) hurbilduko diren pertsona guztiek garaikurraren ondoan argazkiak ateratzeko aukera izango dute doan.
Ostiral honetan, martxoaren 21ean, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, martxoaren 22an eta 23an, hurrenez hurren, etenik gabeko ordutegian 10:00etatik 20:00etara, maiatzaren 21ean jokoan jarriko den Kopa ikusgai egongo da herritarrentzat.