Blog › San Mames esperientziak › U2-ren magia Geuria!-ra iritsiko da Vertigo bandaren bitartez

U2-ren magia Geuria!-ra iritsiko da Vertigo bandaren bitartez

Larunbatean, urriak 26, U2 talde irlandarraren abesti onenak entzungo dira Geuria! San Mameseko kirol-tabernan, Vertigo taldearen eskutik (21:00etan).

U2 azken hamarkadetako talde handienetako bat da. Horren eragina hain handia da, ezen bera oroitzeko talde ugari baitaude mundu osoan. Horietako batek, Vertigok, irlandarren ereserkiak zabalduko ditu datorren larunbatean, urriak 26, Geuria!-n. Sarrera dagoeneko eros dezakezu entradium-ean edo Bilboko Power Records dendan.

Vertigo kantabriar talde bat da, Pablo Alvarezen (Bonoren rola hartzen du) eta Carlos Morgado baxu-jotzailearen ahaleginetik sortua (biek eskarmentu handia dute musikan). Carlosek, adibidez, hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du Kantabriako hard rock eta metal talde batzuetan.

Alvaro Herrerok gitarran eta Robert Lopezek baterian osatzen dute taldea. Bere izena irlandarren azken urteetako kantu eta tour arrakastatsuenetako batetik dator.

Taldeak hamarkada bat baino gehiago darama Estatu osoan zehar U2ren abesti handiak publikoari hurbiltzeko. Izan ere, Los Secretos, Loquillo eta Maldita Nerea taldeen teloneroak izan dira, besteak beste, 10 urte hauetan.

U2ren disko gehienetako abestiak errepasatzen dituzten kontzertuetan, energia dute ezaugarri nagusi, eta bi ordu inguru irauten dute. Gainera, bisualez lagunduta daude, irlandarren errepertorioan ahalik eta gehien murgiltzeko.

Vertigo taldeak Geuria!-n joko du datorren larunbatean, urriak 26. Ateak 20:30ean zabalduko dira, eta kontzertua 21:00etan hasiko da.