Blog › San Mames esperientziak › Sutan eta Rumbo Paraiso, larunbateko kontzertuan, Geuria! kirol-tabernan

Sutan eta Rumbo Paraiso, larunbateko kontzertuan, Geuria! kirol-tabernan

Larunbat honetan, azaroaren 25a, reggae eta ska erritmo onenak San Mameseko kirol-tabernan entzungo dira, Sutan eta Rumbo Paraiso bandekin (ateak 20:00etan irekiko dira, sarrerak 12-16 eurotan).

Sutan eta Rumbo Paraiso, Geuria! kirol-tabernan

Sutan eta Rumbo Paraiso talde bizkaitarrek reggae eta ska soinuen emanaldia eskainiko dute larunbatean, azaroak 25, Geuria! kirol-tabernan.

Ateak 20:00etan irekiko dira eta sarrerak 12 euroan eros daitezke aldez aurretik, eta 16 euro balioko dute txarteldegian.

Sutan talde bilbotarra “energia berrituekin eta egurra emateko gogoarekin” itzuliko da agertokietara, bere Sare Sozialetan diotenez. Talde honetan zortzi musikarik ska-rock soinua egiten dute, euren azken eta bigarren albumean, ‘II’ izenekoan, erakusten duten bezala.

Bere aldetik, Rumbo Paraiso, Ke Rule eta Ke No Falte taldeetako buru ohi den Jose eta Garikoitz Badiolaren -Ska-P, Ke No Falte- proiektu berria da, reggae tradizionala gaur egungo erritmoekin eta samplerrekin lotzen duena, Dj bat eta hiru rapero gehitu ondoren.

‘El tiempo pasa’ da bere estreinako diskoa, Jamaikako Reggae ukituekin, eta baita haize sekzioak, letra sozialak, rapeoak eta dancehall-en antzeko soinuak ere baditu.

Hau izango da azaroko azken kontzertua Geuria! kirol-tabernan. Abendurako jada iragarrita dago Edu Basterra konpositore, moldatzaile eta Bilboko musikariaren emanaldia, eta Baster CHEF aurkeztuko du 20:00etatik aurrera.

Basterrak, bere burua “ameslari erantzunkor”-tzat jotzen duenak, esperientzia handia du musikan, eta Fito & Fitipaldis, Doctor Deseo, Pat Metheny, Pavarotti, Mocedades, El Consorcio eta Tahúres Zurdosentzat lan egin du, besteak beste.