Artista gipuzkoarrak Katedralean jokatuko den F Ligako partidaren atsedenaldia girotuko du.
Emakumezkoen derbia gertu dago eta San Mamesen jokatuko den partida ikusteko gogoa gero eta handiagoa da. Athletic Clubek eta Realak elkar ikusiko dute F Ligako 19. jardunaldian, Europako zaporea duen norgehiagokan.
Partida honen atsedenaldian, Süne abeslari gipuzkoarrak girotuko du, zurigorrien eta txuriurdinen arteko derbia ere ez baitu galdu nahi izan eta Katedralean izango da Zeid Festen eskutik.
Zatoz igande honetara eta gozatu San Mameseko futbol girorik onenaz!
