Emakumezkoen Athletic Clubek Reala hartuko du San Mamesen otsailaren 16ean, igandean, Liga F-ko 19. jardunaldiari dagokion partidan. Lehoiek denboraldi honetan Katedralean jokatuko duten bigarren norgehiagoka izango da, urtarrilaren 18an FC Barcelonaren aurka jokatu zuten norgehiagoka ikaragarriaren ondoren.
Bazkideek, Gazte Abonoak eta Club Athletic kideek doako sarrera har dezakete dagoeneko, eta salmenta orokorra urtarrilaren 27an, astelehenean, 12:00etan hasiko da.
EROSI SARRERAK San Mamesen jokatuko den Liga F-ko ATHLETIC CLUB – REAL SOCIEDAD partidarako
- BAZKIDEAK
Athletic Clubeko bazkideek ostegun honetatik aurrera San Mamesen jokatuko de norgehiagoka ikusteko sarrera 0 €-ko prezioan eros dezakete. Zelaira sartzeko EZ da bazkide-karneta erabiliko; beraz, bazkide bakoitzak bere sarrera atera beharko du. Eserleku hori zenbakitua izango da, baina ez da nahitaez ohiko eserlekua izango.
Gainera, bazkideek bi sarrera gehiago eros ditzakete, 10 eurotan (+1 € kudeaketa gasturako) helduentzat eta 5 eurotan (+1 €g.g.) 14 urtetik beherakoentzat.
- CLUB ATHLETIC
Club Athletic kideek ere sarrera zero euroan erreserbatu dezakete.
CLUB ATHLETIC sarrerak erosi
CLUB ATHLETIC PREMIUM sarrerak erosi
- GAZTE ABONOA
Gazte Abonoak Ipar Beheko Harmailan doan erreserba dezake bere eserlakua.
- PUBLIKO OROKORRA
Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta astelehenean, 12:00etan, online aktibatuko da. Helduentzako sarrerek 10 euroko kostua izango dute (+1 €g.g.) eta 14 urtetik beherakoenek 5 eurokoa (+1 €g.g.).
Edukieraren banaketa
San Mamesek pixkanaka harmailak gaituko ditu, sarreren eskariaren arabera.