Blog › Athleticzaleak › San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – RCD Espanyol

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – RCD Espanyol

Larunbat honetan, 14:00etan, 2024/25 LaLigako hamargarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.

Athletic Clubek RCD Espanyol taldearen aurka jokatuko du San Mamesen larunbat honetan 10. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 12:45etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da (fisikoa edo digitala) eta app-aren txartel digitala izango da sarbidea GAZTE ABONOArentzat.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan).

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.

• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz). 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Urriak 18, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Urriak 19, larunbata, 10:30etik aurrera partida hasi bitarte.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran). 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:00etatik 01:00ak arte, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchdayren gutuna eskuragarri.

Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 20:30etik 00:00etara. Vip Areako bezeroek ez dituzte instalazioak utzi beharko. Ezinbestekoa da erreserbako sarrera ekartzea.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Neurketa 14:00etan hasten denez, Athletic Club Museoak ez du egun horretan ateak irekiko. Ez neurketaren aurretik, ezta ostean ere.