Igande honetan, 21:00etan, 2024/25 LaLigako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.
Athletic Clubek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan 31. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN
Bazkideak eta Gazte Abonoak San Mamesera sartzeko modua app ofizialeko (QR kodea) karnet digitalarekin edo zure gailuaren Walletetik NFC txartela erabilita izango da.
Bazkideak txartel fisikoaren bidez ere sartu ahal izango dira.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonoek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
SARREREN SALMENTA
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Larunbatean, apirilaren 12an, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara.
- Igandean, apirilaren 13an, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik neurketa hasten den arte.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
Erosi San Mames VIP Area sarrerak. Matchday Experience sarrerak ere salgai daude San Mameseko eraztun nagusian, Katedralean esperientzia paregabea bizitzeko. Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi planoa).

DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 23:45era, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera igande honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, neurketaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik 23:30era, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.
La Campa de los Ingleses tabernak 10:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegia izango du, ohiko eskaintzarekin. San Mames Jatetxeak 13:30etatik 16:00etara irekiko ditu ateak. Erreserbek 14:30ean izango dute sartzeko muga. Ohiko eskaintza.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Apirilaren 13an, igandean, partida egunean, Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da irekita eta zelaia bisitatzeko azken sarrera ordua 16:00etan izango da.