Ostegun honetan, 21:00ean, Europa Leagueko final-laurdenen itzuliko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.
Athletic Clubek Rangers FC-ren aurka jokatuko du San Mamesen ostegun honetan Europa Leagueko final-laurdenen itzuliko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:
ATEAK IREKITZEA
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN
Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:
Europa Leagueko final-laurdenetarako itzulirako sarrera aktibatu duten bazkideentzako txartela (fisikoa edo digitala app-an).
San Mameseko txarteldegietan edo Europa Leagueko final-laurdenetarako itzulerako sarrera aktibatu duten bazkideentzako sarrera fisikoa.
Partida honetarako banakako sarrera erosi dutenek (Bazkideak, Gazte Abonoa, Publiko Orokorra) San Mamesera sartzeko tornuetan erakutsi beharko dute sarrera.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN
Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:
Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulirako sarrera aktibatu duten bazkideentzako txartela (fisikoa edo digitala app-an).
San Mameseko txarteldegietan edo Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako sarrera aktibatu duten bazkideentzako sarrera fisikoa.
Partida honetarako banakako sarrera erosi dutenek (Bazkideak, Gazte Abonoa, Publiko Orokorra) San Mamesera sartzeko tornuetan erakutsi beharko dute sarrera.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
SARREREN SALMENTA
Leihatilak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude eta honako ordutegi honetan egongo dira irekita, gorabeherei erantzuteko eta peñek sarrerak jasotzeko bakarrik:
- Apirilaren 17an, osteguna,10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik neurketa hasten den arte.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mames VIP Areako sarrerak: Erosi online San Mames VIP Areako sarrerak. Los accesos se realizarán por las puertas A, D y E (ver plano San Mamés al final de este artículo).

DENDAK
San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 23:45etara, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu Geuria!-n San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 17:30etik 00:00ak arte, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchdayren Eskaintza eskuragarri. La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 18:00etara irekiko ditu ateak, gosariak eta eguneko menuarekin.
Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 13:30etik 15:30era ohikoa den eskaintzarekin. Afaririk gabe.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Asteazkenean, apirilaren 16an, partidaren aurreko egunean, estadioko itzulirako azken sarrera 16:00etan izango da. Museoa, berriz, 19:00etan itxiko da. Ostegunean, martxoaren 17an, neurketa egunean, estadioko itzulirako azken sarrera 11:00etan izango da. Museoa, berriz, 19:00etan itxiko da.