26/01 - 18:30 Athletic Club vs. CD Leganés Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – FC Barcelona (Liga F)

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – FC Barcelona (Liga F)

Larunbat honetan, 16:15ean, 2024/25 Liga F-ko hamabosgarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.

Athletic Clubek FC Barcelonaren aurka jokatuko du larunbat honetan Liga F-ko 15. jardunaldiko partida. Jarraian, Katedralera neurketa jarraitzera doazen pertsona guztientzako datu interesgarriak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 15:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

SARBIDEA BAZKIDE, GAZTE EDO CLUB ATHLETIC TXARTELAREKIN

Bazkideak, Gazte Abonoak eta Club Athleticeko kideak zelaira joan beharko dira hartu zuten sarrerarekin. Sartzeko EZ da bazkide-txartela erabiliko, zenbakia izango du eta ez du zertan ohikoa izan.

SARREREN SALMENTA

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Urtarrilak 17, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Urtarrilak 18, larunbata, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 19:00era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Gozatu partidaz Geuria!, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etik 01:00etara, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta neurketa pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchday menua eskuragarri.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna irekita egongo da 10:00etatik 22:00etara, gosariak eta eguneko menua eskainiz, eta San Mames Jatetxea zabalduko da 13:30etik 15:30era, menu bereziarekin, eta 20:00etatik 22:30era afarietarako.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:15era. Tourraren azken bisita 11:30ean amaituko da. 11:30etik 14:15era, museoa bakarrik bisitatu ahal izango da.

Erreserbatu hemen