Hona hemen Igande honetan, 18:30ean, Katedralean jokatuko den LaLiga 2024/25 denboraldiko 21. jardunaldiara bertaratuko diren zalentzako datu interesgarriak.
Athleticek, igande honetan, 18:30ean, CD Leganesen aurka jokatuko LaLigako 21. jardunaldiari dagokion partida. Jarraian, Katedralera bertaratuko diren zale guztientzako datu interesgarriak azalduko ditugu:
ATEEN IREKIERA
San Mamesera sartzeko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, zelaira sartzeko prozesua arintzeko, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin, azken orduko pilaketak saihestu eta neurketaren hasieraz lasaitasunez gozatzeko.
SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
TXARTELA LAGATU
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:
1. Beste pertsona bati lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).
• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)
2. Klubari lagatzea:
App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.
• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)
* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz).
VENTA DE ENTRADAS
Las taquillas, ubicadas entre las puertas 6 y 7 de San Mamés, permanecerán abiertas en el siguiente horario:
- Urtarrilak 25, larunbata, 10:30etik 13:30etara eta 17:30rtik 20:00etara.
- Urtarrilak 26, igandea, 10:30etik norgehiagokaren hasierara arte.
Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
The Lion experience sarrerak erosi
Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mameseko planoa artikulu honen amaieran).
DENDAK
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 21:15era egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online denda ofizialean zure produktu ofizial gustukoenak eskuratu ditzakezula.
OSTALARITZA ZERBITZUAK
Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mameseko ‘Poza tabernan’. Neurketa hasi baino 24 ordu lehenagotik zure eskaera egin dezakezu partidaren atsedenaldiko ilarak saihesteko. Estadioan zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.
Gozatu norgehiagokaz Geuria!-n, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik 23:00etara, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta neurketa pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchday menua eskuragarri duzu..
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 17:30era egongo da zabalik, ohiko eskaintzarekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 14:30era egongo da zabalik.
AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA
Urtarrilak 26 igandean, 13:15ak arte tourra egiteko aukera egongo da. Ordu horretatik aurrera, 13:45tik 16:30era, museoa soilik bisitatu ahalko da.