24/11 - 21:00 Athletic Club vs. Real Sociedad Ez galdu aukera! partida +
Blog › Athleticzaleak › San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – Atletico de Madrid

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – Atletico de Madrid

Larunbat honetan, 19:00etan, 2024/25 LaLigako laugarren jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.

Athletic Clubek Atletico de Madrid-en aurka jokatuko du San Mamesen ostegun honetan 4. jardunaldiko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 17:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan)

2. Klubari lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atala) edo 900 909 709 telefono zenbakian.

• Partida hasi baino 24 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena saldu ez bada edo bi ordu lehenago berreskuratu ahal izango duzu)
• Eserlekua saltzekotan, salmenta-prezio garbiaren %50 lortuko duzu (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz)

* Eserlekua utzi nahi duten Gazte Abonuek Klubari lagatu ahal diote app ofizialaren bidez. Eserlekua salduz gero, 10 € jasoko lukete (denboraldi amaieran ordainketa bakarrean jasoz). 

SARREREN SALMENTA 

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Ostirala, abuztuak 30, 10:30etik 13:30eta eta 17:30etik 20:00etara.
  • Larunbata, abuztuak 31, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarrerak A, D eta E ateetatik egingo dira. 

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:45era, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 17:00etatik 02:00 etara, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day menua eskuragarri.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etik 16:30era, ohiko eskaintzarekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 16:00etara, afari zerbitzurik gabe.

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 17:00era. Tourraren azken bisita 14:00etan amaituko da dendan. 14:00etatik 17:00etara bitarte, museoa soilik bisitatu ahal izango da. Erreserbatu hemen.

Nueva llamada a la acción