Blog › Athleticzaleak › San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – AS Roma

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club – AS Roma

Igande honetan, 18:45ean, Europa Leagueko final-zortzirenen itzuliko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak.

Athletic Clubek AS Roma-ren aurka jokatuko du San Mamesen igande honetan Europa Leagueko final-zortzirenen itzuliko neurketa. Jarraian, Katedralera bertaratzen diren pertsona guztientzat interesgarriak diren datuak azalduko dira:

ATEAK IREKITZEA

San Mamesera sartzeko ateak 17:15etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

SARBIDEA BAZKIDE EDO GAZTE TXARTELAREKIN

Bazkideak San Mamesera sartzeko dokumentua honako hau izango da:

Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulirako sarrera aktibatu duten bazkideentzako txartela (fisikoa edo digitala app-an).

San Mameseko txarteldegietan edo Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako sarrera aktibatu duten bazkideentzako sarrera fisikoa.

Partida honetarako banakako sarrera erosi dutenek (Bazkideak, Gazte Abonoa, Publiko Orokorra) San Mamesera sartzeko tornuetan erakutsi beharko dute sarrera.

TXARTELA LAGATU

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da. Aukerak:

1. Beste pertsona bati lagatzea:

App ofizialaren bidez (Nire bazkide-txartela atala) edo Bazkideen Txokoan (Lagapena/San Mameserako sarbidea atalan).

• Partida hasi baino 2 ordu lehenagora arte laga dezakezu (lagapena berreskuratu ahal izango duzu soilik lagapena ez onartzekotan).

SARREREN SALMENTA 

Leihatilak San Mameseko 6. eta 7. ateen artean daude eta honako ordutegi honetan egongo dira irekita, gorabeherei erantzuteko bakarrik:

  • Martxoaren 13an, osteguna, 16:45etik partida hasi arte.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Sarrerak online erosi.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames VIP Areako sarrerak: Erosi online San Mames VIP Areako sarrerak. Los accesos se realizarán por las puertas A, D y E (ver plano San Mamés al final de este artículo).

DENDAK

San Mameseko denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) ohiko ordutegian egongo da zabalik, 10:00etatik 21:00etara, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

OSTALARITZA ZERBITZUAK

Egin zure eskaera ostegun honetako partidarako, ordaindu online eta jaso ezazu San Mamesen esleituta duzun ‘Poza tabernan’. Partida hasi baino 24 ordu lehenagotik, zure eskaera egin dezakezu Online Tabernan, partidaren atsedenaldian ilarak saihesteko. Futbol zelaian zehar banatutako anbiguetan produktu ugariz goza dezakezu.

Gozatu Geuria!-n San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:00etatik 00:00ak arte, edarien eta janarien eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Matchdayren Eskaintza eskuragarri. La Campa de los Ingleses tabernak 9:30etatik 18:00etara irekiko ditu ateak, gosariak eta eguneko menuarekin.

Gainera, San Mames Jatetxea irekita egongo da 13:30etik 15:30era ohikoa den eskaintzarekin. Afaririk gabe. 

AC MUSEOA ETA SAN MAMES TOURRA

Asteazkenean, martxoaren 12an, partida hasi baino egun bat lehenago, estadioko bisita egiteko azken ordua 13:00etan izango da. Museoa, berriz, 20:00etan itxiko da. Martxoaren 13an, ostegunean, neurketa egunean, ez da tourrik izango estadioan. Museoa 16:45ean itxiko da.

Erreserebatu zure plaza hemen