“Super arratsaldea” egongo da abenduaren 27an eta 28an, eta duela gutxi egindako The Sunday Market Bilbao, aisialdiko jarduerak egiteko gune erakargarri gisa sendotu dute estadio zuri-gorria.
San Mameseko Vip eraztunak “Super arratsaldea” ospatuko du abenduaren 27an eta 28an, Salseo Bilbaok eta Momak antolatuta. Abenduaren 28rako eskuragarri zeuden 1.000 sarrerak agortu ondoren, data berri bat gehitu da, 27a, beste 1.000 pertsonek Gabonetako arratsalde bereziaz gozatzeko aukera izan dezaten. 19:00etan hasiko da leku paregabean, Katedralean, alegia.
Ekitaldia Les Castizosek girotuko du, 13 urte baino gehiagoko esperientzia duten eta mundu osoko klub eta jaialdi onenen kabinetan aritu diren dj eta ekoizle bikoteak. Besteak beste, Privilege eta Amnesia (Eivissa), Pacha Barcelona, Marina Beach Club Valencia, Dreambeach, A Summer Story, Arenal Sound eta FIB aretoetan aritu dira. Mister Kul eta Salseo dj-ek ere parte hartuko dute “super arratsalde” honetan.
The Sunday Market
Arratsalde berezi hau estadio zuri-gorrian sendotzen ari den beste aisialdi-ekimen baten ondoren etorri da, The Sunday Market Bilbao, eta joan den abenduaren 15eko azken edizioan ehunka pertsona bildu ziren.
40 erakusketarik beren lanak erakutsi zituzten egun horretan, diseinatzaile eta artisau txikiek egindako pieza paregabe eta bereziak. Moda, osagarri, dekorazio diseinua, artea, edertasuna, imitaziozko-bitxi eta vintage objektuen erakusketariak… postu askok San Mames hartu zuten, eta vintage arropa, jatorrizko kimonoak, bitxigintza, 3Dn egindako imitaziozko-bitxiak, kosmetika naturala, hiriko modako markak… eros zitezkeen bertan.
San Mames, leku paregabea
Katedralak aisialdiko ekitaldiak antolatzeko aukera eskaintzen du munduko kirol-eraikinik onenean, hainbat instalazio eta diziplina anitzeko espazioren bidez. Bederatzi aukera ezberdin daude, 30 eta 3.000 pertsona arteko edukiera dutenak, eta egokitzapen-maila handiarekin.
Auditorioa, gastronomia-gunea, irisgarritasuna kalean bertan eta punta-puntako teknologiak, giro paregabearekin eta testuinguru onena. San Mames leku ezin hobea da Bilbon ekitaldiak egiteko.