Blog › Bilbao bisitatu › Zer egin Bilbon asteburu honetan (otsailak 3-5)?

Zer egin Bilbon asteburu honetan (otsailak 3-5)?

Egunotan Bizkaiko hiriburua bisitatzea erabaki baduzu, zorionak! Izan ere, Bilboko ekitaldiak ugaritu egingo dira asteburu honetan (otsailak 3-5). Horien artean, San Blas eta Santa Agedako jai (eta azoka) aipagarriak. Horiei buruz gehiago kontatuko dizugu.

Eventos en Bilbao del 3 al 5 de febrero de 2023

Asteburu honetan Bizkaiko hiriburuan izango zara? Bada, ez zaizu ezer faltako Bilbon gauzak ikusteko, San Mames estadiora eta Athletic Clubeko dendara bisita egin aurretik edo ondoren, familiari opari batzuk eramateko.

Horiek horrela, otsailaren 3a San Blas eguna da, bilbotar eta bizkaitar guztientzako egunik berezienetako bat. Izan ere, San Blas erromeria ospatu ohi da, martiri kristauaren ohoretan, eztarriko gaitzak sendatzeko miraria egozten baitzaio.

Areatzako plazan salmahai ugari daude, eta bertan ohiko erroskilla apartak eta San Blasen kolorezko lokarriak eros daitezke.

Pertsonek, plazan bertan dagoen San Nikolas Elizako santuaren irudiaren aurrean lokarria bedeinkatzen dute. Tradizioak dioenez, lepoan jarri behar da, bederatzi egunez kendu barik egon, eta ondoren erre egin behar da.

Prozesua behar bezala eginez gero, San Blasek eramailearen eztarria babestuko du urte osoan.

Santa Ageda

Asteburu honetan (otsailak 3-5) Bilboko ekitaldien artean, otsailaren 5ean Santa Ageda jai egunaren ospakizuna ere nabarmentzen da.

Ohituraren arabera, egun bat lehenago, otsailaren 4an, koru eta kuadrilla ezberdinek kalez kale abesten dute, koplen konpasarekin batera makilarekin lurrean kolpeak emanez.

Bilbon, tradizio horrek indar handia du Alde Zaharrean, haur- eta heldu-taldeek santuari eskaintzen baitizkiote bertsoak, limosnak eskatzen dituzten bitartean, kausa sozialetara bideratzeko.

Museoak

Jakina, ez zenuke Bizkaiko hiriburua utzi behar Bilbon dauden museoen eskaintza handian murgildu gabe, hala nola Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa, Erreprodukzio Artistikoen Museoa, Itsas Museoa, Euskal Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa… eta Athletic Club Museoa, Bilboko museoen artean erreferente handienetako bat.

Athletic Cluben historia beste era batera ezagutzeko esperientzia paregabea eskaintzen duen museoa da. Mende bat baino gehiagoko futbola ezagutu ahal izango duzu garai guztietako bilduma eta erakusketen bidez, baita ikus-entzunezkoen eta joko interaktiboen bidez ere. Museoak jatorrizko 1.000 objektu eta 900 bideo baino gehiago biltzen ditu zerizan zuri-gorria ezagutarazteko.

Gainera, futbolari senti zaitezke egun batez gure San Mames Tour ospetsuarekin (zure AC Museoko sarreran sartuta dago), eta estadioko gunerik esklusiboenak ezagutuko dituzu: partidaren aurretik jokalariak aldatzen diren aldagela, prentsa-aretoa, presidentearen palkoa eta zelaira sartu eta San Mameseko soropila zapaldu ahal izango duzu, ahaztu ezingo duzun esperientzia batean.

Nueva llamada a la acción

Kontzertuak eta antzezlanak

Ohi denez, astebururo areto desberdinetan kontzertu eta antzerki emanaldi ugari izango dira Bilbon. Musikari dagokionez, Eva Martin Portugaleteko kantautore gaztearen kontzertuak egongo dira, hilaren 4an, larunbata, Cotton Club-en. Santana 27 aretoan, larunbatean, hilaren 4an ere, azken urteetako talde bilbotar arrakastatsuenetako batek joko du, Shinovak. Bitartean, Bizkaiko hiriburuko rock tenpluetako batean, Kafe Antzokian, otsailaren 3an, Kevin Johansenen zuzenekoa iritsiko da eta, larunbatean, Alcarriako Despistaos taldeak eta Merino bertako artistak osatutako bikotearena.

Asteburu honetan, edertasun handiko leku bat bisitatzeko aukera paregabea izango duzu: Arriaga Antzokia. Ostiralean, hilak 3, Sandra Carrascoren kontzertua hartuko du, eta artista honek boleroak eta tangoa maite dituela erakutsiko du. Larunbatean eta igandean ‘Lectura fácil’ lana, Cristina Moralesen izen bereko eleberriaren egokitzapena eskainiko da. Narratibaren Sari Nazionala jaso du eta hamabigarren edizioa du aurtengoa.

Por su parte, el Teatro Campos recibirá el día 4 espectáculos de Ignatius Farray y Pedro Ruíz. Un día después, Macaco presentará su nuevo disco.