19/10 - 14:00 Athletic Club vs. RCD Espanyol Ez galdu aukera! partida +
Blog › San Mames esperientziak › Players Zone VIP: gozatu partidaz jokalari bat bezala San Mamesen

Players Zone VIP: gozatu partidaz jokalari bat bezala San Mamesen

Bizi ezazu esperientzia paregabea futbolariengandik eta entrenatzailearengandik zentimetro gutxira esperientzia aulkien ondoan dauden eserleku esklusiboetan.

Larunbat honetatik aurrera, RCD Espanyolen aurkako partidatik, Athletic Clubek esperientzia paregabea eskainiko du San Mamesen taldeen aulkien ondoan dauden VIP eserlekuetan. Joan den uztailean UEFA nomatibara egokitzeko aulkiak birmoldatu eta ondoren sortu da espazio hau eta noski, ez die inola ere eragiten estadioaren alde horretan esertzen diren bazkideei.

Players Zone VIP

Gozatu partidaz jokalariengandik, talde teknikoarengandik eta soropiletik zentimetro gutxira Players Zone VIPi esker: entrenatzailearen jarraibideak entzun ahal izango dituzu eta partidako jokaldi guztiak eroso ikusiko dituzu eserleku pribilegiatu batetik.

Guztira 16 eserleku izango dira, aulkien ondoan, bi bloketan banatuta. Premium besaulki horiek telebista-monitoreak izango dituzte jokaldi nabarmenen errepikapenez gozatu ahal izateko, baita piknik oso bat ere, partidan zehar ezer falta ez dadin. 

Gainera, esperientzia honekin batera San Mames VIP Areaz gozatu ahal izango duzu partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik, Michelin izarra duten sukaldari bizkaitarrekin batera lehen mailako proposamen gastronomiko batez gozatuz. 

Players Zone VIPek partidaren aurreko beroketa ikuspegi paregabetik jarraitzeko aukera ere eskaintzen du, soropiletik beratik. Eta partida amaitzean, erabiltzaileek beste ordubetez gozatu ahal izango dute esperientziaz San Mames VIP Arean.

VIP pase hau 2024/25 denboraldiko Liga, Kopa edo Europa Leagueko edozein partidatarako erosi ahal izango da partidako 425 eurotik aurrera (BEZa barne).

Estreinaldia bazkide eta jarraitzaileekin

Bazkideak eta Club Athleticeko jarraitzaileak izango dira San Mamesen esperientzia berri honetaz gozatzen lehenak.

Horregatik, Athletic Clubek 12 VIP esperientzia zozketatuko ditu (sei bazkide eta sei Club Athletic) hurrengo estekan izena ematen duten guztien artean.

BAZKIDEAK: EMAN IZENA ZOZKETAN.
CLUB ATHLETICEKO JARRAITZAILEAK: EMAN IZENA ZOZKETAN.