Bilbon bilera bat antolatzeko leku bila bazabiltza, espazio original hau ezagutu behar duzu. Enpresa arloko bilera eta topaketetarako ezin egokiagoa da.
Batzuetan, eguneroko lana egiten dugun eraikinetik irteteko gogoa izaten dugu, edo, besterik gabe, bilera bat beste leku batean egin nahi dugu. Pertsona edo konpainien artean akordioak hartzeko erraztasunak ematen dituen leku batean. Egoera horietan, Bilbon bilera bat egiteko leku aproposa zein izan daitekeen galdetzen diogu geure buruari. Badago horrelako lekurik? Azken urteotan, Bilbon ekitaldiak ospatzeko hainbat lokal handi agertu dira, eskaerari erantzuteko. Baina bilera bat ekitaldi xumeagoa da, eta zaila da formula egokia topatzea. Egia da coworking eremu gehienetan bilera-gelak egoten direla, baina beste pertsona edo enpresa batzuekin partekatu behar dira, edo ez dira tamaina egokikoak. Orduan, non antolatu bilera bat Bilbon?Non antolatu bilera bat Bilbon
San Mames BATen aukera paregabeak ditugu bilerak antolatzeko. Leku berezi honek hainbat eremu ditu ekitaldiak egiteko, baina baita enpresa arloko ohiko topaketa eta bilerak egiteko ere. Gainera, bilerak egiteko San Mameseko espazioak puntako teknologiaz hornituta daude: proiektorea, pantaila, soinu eta argiztapen ekipoa. Ikus-entzunezko aretoa, esaterako, topaketa horietarako aukerarik onenetakoa da: 30 pertsonarentzako espazioa dauka, leku ikusgarri batean, eta erosotasun eta berrikuntza teknologiko guztiekin. Beraz, Bilbon bilera bat antolatu behar duzu, ez izan zalantzarik, San Mameseko BAT duzu aukerarik onena.