18/01 - 16:15 Athletic Club vs. FC Barcelona Ez galdu aukera! partida +
Blog › Bilbao bisitatu › Musika-ekitaldi handiak Bilbon uda honetan

Musika-ekitaldi handiak Bilbon uda honetan

BBK Bilbao Music Legends Fest, Bilbao BBK Live, Bilbao Blues Festival… aurtengo udan ere, musika-ekitaldi handien topagunea izango da Bilbo, eta milaka pertsona bilduko ditu. Izan ere, jaialdi horien aurreko urteko edizioetako zifrak kontuan hartzen baditugu, hiru horiei ia 200.000 lagun gehitu ahal zaizkie.

BBK Bilbao Music Legends Fest

Jaialdia ekainaren 23an eta 24an izango da, Bilbao Arenan. Aurten seigarren edizioa egingo da, eta nazioarteko eta bertako izen handiak egongo dira, hala nola Chris Isaak, hiru hamarkadatik gorako ibilbidea egin eta hamahiru album dituena, edo Uli Jon Roth, Scorpions hard rock eta heavy metal bandaren gitarra-jotzaile burua. Ez dira ahaztu behar The Cult, Canned Heat, Nikki Hill, Nikki Lane eta Luke Wislow-King beteranoak ere.

Euskal ordezkaritzari dagokionez, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdian euskal rock bandak egongo dira: Willis Drummond, Lorelei Green, Sua, The Daltonics…

Bilbao BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiak Kobetamendin du kokapen nagusia, eta uztailaren 6, 7 eta 8an ospatuko da, nahiz eta jarduerak hiriko beste leku batzuetara ere heltzen diren egun horietan.

Aurtengo Iberian Festival Awards jaialdietan Formatu Handiko Jaialdi Onenaren saria jaso du, eta bere kartelak hainbat banda eta estilo guztietako artistak aurkezten ditu: Florence + The Machine, Arctic Monkeys, Pavement edo Phoenix, besteak beste, The Chemical Brothers, Love of Lesbian, Amaia, Delaporte, Idles, The Blaze… ahaztu gabe.

Urteak igaro ahala, Bilbao BBK Live Europa osoko jaialdi ospetsuenetako bat bihurtu da.

Bilbao Blues Festival

Halaber, uztailean, baina hilaren amaieran, Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioa helduko da (uztailaren 28tik 30era). Jaialdi hori doakoa da, eta Bilboko Areatzaren esparruan egongo da.

Jaialdi honen agertokira igoko dira: Shakura S’Aida, Tia Carroll, The Original Blues Brothers Band, Anthony Paule Soul Orchestra, Ghalia Volt eta Vasti Jackson and the Mississippi Trinity, Rick Estrin & The Nightcats, The Cinelli Brothers, Bette Smith, The Big Flyers, Koko-Jean and The Tonics eta Los Mambo Jambo Arkestra.

Gainera, jaialdiak Rick Estrin (California, 1949) bokalista eta harmoniazale mitikoa sarituko du, Bilbao Blues Festival II. Sariarekin.

Bilbora al zatoz? Goza ezazu bere mami zuri-gorriaz!

Hiru jaialdi horietako edozeinetara joan izanez gero, ez izan zalantzarik Bilbo eta haren muin zuri-gorria bisitatzeko. Indarrak berritu San Mamesen bertan, Geuria kirol-taberna eta ogitartekoez, burgerrez, pizzez eta entsaladaz osatutako karta zabalari esker. Beste aukera bat La Campa de los Ingleses tabernara joatea da (gainera, asteburuetan brunch gozoa eskaintzen du), edo, nahiago baduzu, Bizkaiko gastronomia onenaz gozatzea Fernando Canales sukaldariaren eskutik, San Mames Jatetxean mahai bat erresebartuz.

Bihotz zuri-gorrian ere sar zaitezke, AC Museoaren eskutik. Talde zuri-gorriaren muinean murgiltzen zaituzten jatorrizko 1.000 objektu eta bideo baino gehiagoz osatuta dago, eta, gainera, San Mames Tourra egiteko aukera ematen dizu, futboleko Katedrala barrutik ezagutzeko.

Athletic Cluben esanahia jakiteko eta haren historia ezagutzeko modu bakarra da. Erreserbatu zure bisita Athletic Clubeko Museora.

tienda Athletic

Eta muin zuri-gorria bizitzeaz gain, horretaz harrotu ere egin nahi baduzu, gogoratu Athletic Clubeko lau denda dituzula, eta talde zuri-gorriarekin lotutako mota guztietako produktuak erosi ahal izango dituzula. Denda nagusia, San Mames estadioan bertan 0 eta 26 ateen artean dago; eta besteak, Rekalde Zumarkaleko 44. zenbakian; Mazarredo kaleko 65. zenbakian; eta Max Center merkataritza-gunean daude.

Horietan guztietan artikulu ugari izango dituzu eskura: banderak, elastikoak, txapelak, biserak, bufandak, eta abar.

Nueva llamada a la acción