Blog › San Mames esperientziak › Ligako lehen tituluko filma, AC Museoan

Ligako lehen tituluko filma, AC Museoan

Altxor filmikoa da, gaur 95 urte Athletic Clubek FC Bartzelonaren aurka lortutako 4-3ko garaipenaren ‘highlight’-ekin.

AC Museoak bere bilduma iraunkorrari balio kalkulaezineko bitxiak gordetzen jarraitzen du. Gaur, 2025eko martxoaren 16an, horietako batek 95 urte bete ditu: Athletic Clubek FC Bartzelonari 4 – 3 irabazi ziola erakusten duen filma, lehoien Ligako zortzi tituluetako lehena ekarri zuena.

Zintaren balio filmiko eta historiko hutsari, berez apartekoa denari, irudien balio sinboliko izugarria gehitzen zaio.

Futbolaren historia maite duen edonork aurkituko ditu hainbat sekuentziatan interes handiko atalak, hala nola garaiko San Mameseko ikusleen planoak – emakumeen presentzia aipagarriarekin – eta partida ikusgarri horren jokaldi nabarmenak.

Baina, edozein athleticzalerentzat, altxor hau Mr. Pentland eta bere lehen aurreko lerro historiko mitikoaren testigantza zinematografiko handia da: Lafuente, Iraragorri, Bata (ez zuen partida hori jokatzerik izan), Chirri eta Gorostiza.

Batzuetan, bitxirik preziatuenak ezkutatuta daude sartzeko errazenak diren lekuetan, hala nola AC Museoan.

Nueva llamada a la acción