Blog › San Mames esperientziak › Hitzartutako klubak bisitatu ondoren, Kopa AC Museora itzuli da

Hitzartutako klubak bisitatu ondoren, Kopa AC Museora itzuli da

Athletic Clubeko 25. kopa Euskal Herri osoan zehar banatutako 65 klubetako kirol-instalazioetan izan da eta 52.000 pertsona baino gehiago jaso ditu.

Guztion Koparen bidaia, Athletic Clubek Sevillan altxatutako Kopako garaikurra Euskal Herri osoko kluben instalazioetara eramateko ekimenarena, amaierara iritsi da. Ibilbidean zehar, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldetik banatutako 65 klubetatik igaro da, eta 52.000 pertsona baino gehiago bildu ditu; hau da, Kopa zuzenean ikusi eta argazkiak ateratzeko San Mames bete baten adinako pertsona kopurua hurbildu da.

Ekimenak gizonezkoen lehen taldearen arrakasta Klubaren proiektua elikatzen eta indartzen duten kirol- eta gizarte-arteriekin lotzea zuen xede. Arteria horietan hitzartutako klubak funtsezkoak dira lehoien etorkizuneko prestakuntzarako. Kluba sortu zenetik, Athleticen eta oinarrizko futbolaren arteko zeharkako lotura zuri-gorrien DNAren parte da. Harreman banaezina, eta komunitateak onura ateratzen diona.

Athleticek Euskal Herrian hitzarmenak dituen klubetatik barrena igaro ondoren, Sevillan irabazitako Kopa AC Museora itzuli da. Aurrerantzean, Athleticen 25. Kopa museo zuri-gorrian izango da ikusgai eta Gabarraren egunean bizitako esperientziaren erakusle diren Ima Montoya Aberasturi artistak sortutako “Danontzat zara zu geuria” koadroen erakusketa izango du lagun.

Nueva llamada a la acción