Blog › Athleticzaleak › FIFAk San Mames bisitatu du

FIFAk San Mames bisitatu du

Nazioarteko erakunde horren ordezkaritza bat Katedralean egon da 2030eko Munduko Txapelketaren prestaketari begira.

FIFAren ordezkaritza batek, Marokok, Espainiak eta Portugalek osatutako hautagaitzaren ordezkariekin batera, San Mames futbol zelaia bisitatu du, 2030eko FIFA Munduko Koparen antolaketari begira. Nazioarteko erakunde horretako ordezkariak Munduko Txapelketaren egoitza izan nahi duten estadioak aztertzen ari dira egunotan.

Bisita hauetan parte hartzen duen hautagaitzak eta FIFAk osatutako espedizioak – astelehenean Portugalen hasitako txandan – hiru futbol federazioen ordezkariak ditu, baita proiektu honetarako berariaz sortutako Business Units-enak ere.

Jon Berasategi, Athletic Clubeko zuzendari nagusia, San Mameseko bisita gidatuaren anfitrioi nagusia izan da. Hortaz, duela egun gutxi batzuk UEFA Women’s Champions Leagueko finala arrakastaz hartu zuen zelai berriak San Mames zaharraren lekukoa har lezake; izan ere, Ingalaterrak, Frantziak, Txekoslovakiak eta Kuwaitek osatutako multzoaren egoitza izan zen 1982ko Munduko Txapelketan.

Bisita honetan, Nicholas Rozenberg izan da FIFAren ordezkaritzaren burua. Bestalde, Maria Tato, Jorge Mowinckel eta Fernando Sanz, Hautagaitzaren Zuzendaritza Batzordeko kideak, RFEFren ordezkariak izan dira, Marokoko eta Portugalgo federazioetako kideekin batera. Era berean, Juan Fernandez Carnicerrek Kirol Kontseilu Gorenaren izenean; Bilboko Udaleko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek; Jose Ignacio Gomez Mardones Bizkaiko Futbol Federazioko presidenteak eta Kepa Allica Euskadiko Federazioko idazkari nagusiak parte hartu dute.