Blog › San Mames esperientziak › Ezagutu San Mames VIP Area eta bizi inoiz ez bezalako partida bat

Ezagutu San Mames VIP Area eta bizi inoiz ez bezalako partida bat

Nahiz eta San Mamesen lehenago egon edo ez partida bat ikusten, artikulu hau interesatzen zaizu. Partida desberdina proposatzen dizugu Katedralean, VIP zerbitzu onenez gozatzeko estadio paregabe honetan.

Gozatu Athleticekin San Mames VIP Arean

Baloia mugitzen hasten denean, milaka zalek talde zuri-gorria bultzatuko dute hiru puntuak lortzeko. Eta zuk modu paregabean bizi ahal izango duzu partida hori. Sentitu esperientzia desberdina San Mames VIP Arearekin!

San Mames VIP Area futbolaren Katedraleko partidaren aurreko giroan murgiltzeko modu berezia da, jokalekuaren ikuspegi ezin hobea izan eta euskal gastronomiarik onenarekin gozatzeaz gain. Dena, inoiz imajinatu ez duzun bezala.

Plan hau nahi al duzu?: Iritsi bi ordu lehenago estadiora San Mames inguruko giroa sentitzera, eta sartu zure San Mames VIP Area gune esklusibora partida hasi baino ordu eta erdi lehenago, bere zerbitzuez gozatzeko erdiko eraztunaren 6.000 m2-etan zehar.

Dasta ezazu Nerua Guggenheim Bilbao, Garena, Azurmendi (3*), Andra Mari, Eneko, Atelier Etxanobe, Zarate, Zortziko eta Boroa jatetxeetako 11 Michelin izar dituen sukaldari taldeak zuretzat egindako gastronomia paregabea, baita edari-eskaintza onenarena ere. Zuretzat une oro egokitutako arreta eta San Mames BATek eskaintzen dizkizun otordu guztiak izango dituzu zure esperientzia paregabea izan dadin.

Jarrai ezazu norgehiagoka gure telebista-pantaila esklusiboen bidez, partida zuzenean eta errepikapenekin, partidaren xehetasun bat ere ez galtzeko. Eta partidaren ostekoa ingurune paregabean bizi ezazu, partida amaitu eta ordubetera arte.

Sentitu esperientzia paregabea San Mameseko vip gunean. Lor itzazu zure sarrerak beheko bannerrean klik eginda.

Nueva llamada a la acción