Blog › Bilbao bisitatu › Ezagutu Bilbo 48 orduan

Ezagutu Bilbo 48 orduan

Bilbon bisitari bazabiltza, jakin behar duzun guztia azalduko dizugu: 48 ordu hiri paregabe bat ezagutzeko.

Bisitari zabiltzala Bilbon eta ez dakizula nondik hasi? Ez da harritzekoa; izan ere, turistentzako geroz eta leku interesgarri gehiago ditu Bizkaiko hiriburuak, eta ez da erraza zein ikusi hautatzea asteburu bakar batean.

Horregatik, pentsatu dugu 48 ordu ematea ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun bisitaldiari eta Bilboko txokorik ederrenak ezagut ditzazun. Ekin diezaiogun bada.

Bilbon bisitari: nahitaez ikusi beharrekoak

Hiru gauza ditu Bilbok nahitaez ezagutu beharrekoak bisitari etorri bazara: museoak, gastronomia eta arkitektura.

Denon gusturako museoak

Bilbo aipatu eta, seguru aski, Guggenheim Museoa da burura etorri zaizun lehenbiziko gauza. Ederki, baina beste museo ikusgarri asko ere baditu Bizkaiko hiriburuak.

Gure iritzian, hauek dira Bilboko sei museorik onenak:

  1. Guggenheim Bilbao.
  2. Athletic Club Museoa.
  3. Bilboko Arte Ederren Museoa.
  4. Erreprodukzio Artistikoen Museoa.
  5. Bilboko Itsas Museoa.
  6. Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa.

Gastronomia, denon gozagarri 

Sobera ezagunak dira Bilbo eta haren inguruak Michelin izarrak dituzten jatetxeak eta pintxo gozoz betetako tabernak direla eta.

Horregatik, bisitari bazatoz, nahitaez dastatu behar duzu euskal gastronomia Bilboko jatetxe onenetako batean.

San Mamesen, adibidez, hau gomendatzen dizugu, estadioan bertan dagoen jatetxea: San Mames Jatetxea. 

Arkitektura berezia

Azkenik, edozer egiten duzula ere, ez geratu Bilboko kaleetan barrena ibili gabe, hiriaren arkitekturaz gozatu gabe. Eraikin enblematiko asko eta asko ditu Bilbok; honako hauek, esate baterako:

  1. San Mames estadioa.
  2. Alondegia (Azkuna Zentroa).
  3. Arriaga Antzokia.
  4. Karola.
  5. Isozaki dorreak.
  6. Guggenheim Museoa.
  7. Arte Ederren Museoa.
  8. Iberdrola dorrea.
  9. Begoñako Amaren Basilika.
  10. Erriberako azoka.

Nueva llamada a la acción