Blog › San Mames esperientziak › Esperientziak San Mames BATen

Esperientziak San Mames BATen

San Mameseko estadioan bada espazio bat non guztia den gertagarri. San Mames BATen bizi ditzakezun eta sekula ahantziko ez dituzun esperientziak kontatuko dizkizugu.

Athletic Club taldearen estadioaren barnean, San Mames BATen, guztia da gertagarri . Futboletik harago egiazko esperientziak bizi ahal izateko diseinatutako espazio bat da. Ikus jarraian, beste bizipen askoren artean, zein diren futbolarekin gozatzea eragingo dizuten esperientziak San Mames BATean.

5 esperientzia San Mames BATen

  1. Jokoaren ikuspegi perfektua sarrera edozein jesarlekutan erosten duzularik ere. San Mames BAT hartzen duen espazio osoak zelaiko ikuspegi onenak ditu ezertxo ere gal ez dezazun.
  2. 4 orduko partidak. Bizi aldez aurretiko giroa ordu eta erdi lehenagotik eta osteko giroa “hirugarren zati” batekin, San Mameseko epeltasuna sentitzen jarraitu ahal izateko.
  3. 10 Michelin izar dituen taldearen gastronomia-eskaintza. Palko eta butakek partekatzen dituzten gastronomia-eremu guztietarako sarbidea, 6000 m2tik gorako azalera topaketarako, maila handieneko gastronomia-zerbitzuaz gozatzeko aukerarekin.
  4. Ekitaldi, kongresu eta bilkurak ospa ditzakezu giro pribilegiatu eta paregabean. Erreferentziazko leku bat Bilbon bereentzako onena bilatzen duten enpresa handi eta ertainentzat.
  5. Xehetasun guztiak. Partida zuzenean eskaintzen duten pantailak, errepikapenekin eta xehetasun guztiekin. Erosotasunez beteriko espazio bat eta teknologia onenekin hornituta.

Eta esperientzia horiek guztiek munduko estadio onenetako batek jaso dituen aitortza eta sari garrantzitsuen bermea dute. Erosotasunerako diseinatu eta sortutako espazio bat, futbol-partida batekin zeharo gozatzeko eta, beste gauza anitzetarako. Esperientzia horiek guztiak bizi ahal izateko San Mames BATeko sarrera erosi baino ez duzu egin behar edo zure BAT abonua kontratatu. Horren erraz eta sinple. 

Nueva llamada a la acción