Prozeduraren arauak kontsultatzeaz gain, bazkideek Txokoan eskuragarri dauden eserlekuen zerrenda kontsultatu eta izena eman dezakete apirilaren 10era arte.
Athletic Clubeko bazkideek webguneko Bazkideen Txokoan (“Tramiteak / Eserleku Aldaketa” atala) San Mamesen eskuragarri dauden eserlekuen zerrenda eta prozesuaren oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte.
Izena emateko epea apirilaren 10ean amaituko da, 12:00etan. Ordura arte, interesa duten bazkideek Txokoko atal berean eman ahal izango dute izena, Klubarekin hitzordua eskatzeko, banaka edo taldean.
