Blog › San Mames esperientziak › Enpresen futbol 7ko bigarren txapelketa San Mamesen

Enpresen futbol 7ko bigarren txapelketa San Mamesen

Athletic Clubek abian jarri du ekainaren 29an, larunbatean, San Mamesen ospatuko den bere bigarren futbol 7 txapelketa.

Interesa duten enpresek izena eman beharko dute gehienez 12 jokalariko taldeetan, zazpi jokalarirekin eta bost ordezkorekin. Izena emandako talde bakoitzak hiru partida izango ditu bermatuta, eta gehienez sei, finalera iristen bada. Neurketa bakoitzaren iraupena 20 minutukoa izango da, finalarena izan ezik, 30 minutu iraungo baitu.

Norgehiagokak goizeko 09:00etatik 20:00etara bitartean izango dira, San Mameseko berdegunean egokituko diren futbol 7-ko zelaietan.

Enpresen txapelketan izena ematean parte hartzaile bakoitzarentzako ekipazio ofizial osoa emango da (kamiseta, galtzak eta galtzerdiak) eta baita janaria, San Mames VIP AREAn zerbitzatuko dena, eta beste gauza asko gehiago.

Harmailetako arnasa sentitzeko, talde bakoitzak 50 gonbidapen izango ditu, lagunek eta senideek txapelketa San Mameseko harmailetatik zuzenean jarraitzeko aukera izan dezaten.

Plaza mugatuak

Sortu orain zure taldea zure enpresakideekin eta parte hartu egun bakarreko txapelketa zoragarri honetan San Mamesen!

Plaza mugatuak. Inskripzioak eta informazio gehigarria.