Blog › Enpresen ekitaldiak › Ezagutu historia duen leku bat Bilbon zure enpresaren ekitaldirako

Ezagutu historia duen leku bat Bilbon zure enpresaren ekitaldirako

Irudikatzen duzu Bilbon zure enpresaren ekitaldia leku erabat ezberdin batean egitea? Ekitaldi handietarako leku egoki batean eta erosotasun guztiekin?

Hala bada, San Mamesek ekitaldietarako dituen espazioak ezagutzea interesatzen zaizu. Historia duen leku berezia da, San Mames futbol zelaia bera. Bertan hainbat espazio daude prestatuta enpresa ekitaldiak egin ahal izateko, zelaiaren erdiko eraztunean daude. San Mames BAT zonaldean kokatuta daude eta ekitaldiak egiteko aukera ematen dute munduko kirol eraikinik onenean, bertako hainbat instalazioetan eta hainbat diziplinetako espazioetan. 9 aukera daude, 30 eta 3.000 pertsona artean hartzeko moduan, eta egokitzeko gaitasun handiarekin. Auditorioa, eremu gastronomikoa, sarbidea kaletik bertatik eta puntako teknologiak giro berezian eta eszenatokirik onenarekin. Gaur egun, espazio berezi hau erakustazoka zaharraren eta San Mames estadio zaharraren orubean dago. Hala, San Mames leku bikaina da Bilbon ekitaldiak egiteko, zalantzarik gabe, historia duen lekua delako. Zelai zaharraren ondorengoa da baina bere espazio bikainetan erabilera berriak ditu: ekitaldia, kongresuak, tailerrak, produktuen aurkezpenak eta gehiago. Gainera, 4 mailako estazioa da, UEFAk ematen duen altuena eta Eurokopa 2020ko egoitza izango da. Hori gutxi balitz, World Architecture Festival saria eman diote, Singapurren, eraikuntza berriko munduko kirol eraikinik onenari. Ekitaldietarako leku bikaina, ez historiagatik bakarrik, baina etorkizunera begiratzen duelako eta nazioartean eragin handia duten ekitaldi eta ospakizunak hartzen ituen lekuetako bat delako. Nueva llamada a la acción